En direct

NAIZ IRRATIA

Txotx! Hasi da 2020ko denboraldia

Astigarragako Alorrenea sagardotegian ekin diote 2020ko txotx denboraldiari. Izaro Andresek egin du lehen tragoa. 

Audio_placeholder

Txotx! Hasi da 2020ko denboraldia

Loading player...
Izaro Andres txotx denboraldiaren irekieran. (Gorka RUBIO / FOKU)
Izaro Andres txotx denboraldiaren irekieran. (Gorka RUBIO / FOKU)

Abian da 2020ko txotx denboraldia. Astigarragako Alorrenea sagardotegian izan da abiatze ekitaldia eta aurtengo protagonista, Izaro Andres abeslari mallabiarra. 

Sagardoaren Lurraldeko ordezkariek azken uztaren ezaugarrien berri eman dute. 12 milioi litro inguru sagardo ekoitzi dira 2019an, horietako 8,5 bertako sagarrarekin. Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenaren egiaztapenarekin 3 milioi litro sagardo ekoitzi dira, 48 sagardotegitan: 41 Gipuzkoan, 5 Bizkaian eta 2 Araban. 

Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburuk jarri dituzte denboraldi hasierako bertsoak Astigarragako sagardotegian. 

Jaurlaritza Logoa