En direct

Naiz Irratia

CGT: «Erreforma bertan behera utzi arte ez dugu amore emanen»

Frantziako gobernuaren pentsio erreformaren aurkako grebak 36 egun bete dituenean, CGT sindikatuko Peio Dufaurekin aztertu dugu egoera.

Audio_placeholder

CGT: «Erreforma bertan behera utzi arte ez dugu amore emanen»

Loading player...
Sektore askotako langileek egin dute bat Baionako manifestazioan pentsioen erreformaren kontra (Bob EDME)
Sektore askotako langileek egin dute bat Baionako manifestazioan pentsioen erreformaren kontra (Bob EDME)

Peio Dufau CGT sindikatuko ordezkariak gogoratu du 36 egun bete dituela pentsioen erreformaren aurkako grebak. Dufauk azaldu digu garraio zerbitzu publikoetan ari direla etengabeko greban, «tren gutxi daude eta Paris inguruan metroa ia itxita dago. Gainera zentral nuklear bat ere geldituta dago Frantzia iparraldean». Grebak, dagoeneko, ekonomian eragin handia sortu duela baieztatu du CGTko ordezkariak.

Erreforma honen aurrean jendartean sortu den aurkakotasuna azaltzea erraza da Dufaurentzat: «Sistema aldaketa bat nahi dute, elkartasun eredu bat hautsi eta berekoikeri sistema bat ezarri».

Inoizko, edo azken urteetako, mobilizazio handienaren aurrean gauden galdetuta, baietz dio CGTko ordezkariak. «Historikoa da, ez dugu sekula horrelakorik ikusi, 36 eguneko greba mugimendurik. Baina ez gera historian kokatzeko ari, helburua elkartasun sistema bat borrokatzea da».

CFDTk, estatuko sindikatu nagusiak, erreformaren aurkako jarrera irmoa ez edukitzea ulergaitza dela gaineratu du. Zehaztu du, edonola, sindikatuko arduradun nagusiak direla jarrera hori dutenak, baina «militanteak ez dute bat egiten buruekin, anitz greban dira, baieztatu du.

Macron presidentea «banketxeetako langilea» izan zela gogotu ostean, Macronen helburua «banketxeentzat eta dirudunentzat gero eta diru gehiago ekarriko duen sistema plantan jartzea» dela baieztatu du. Edonola, CGT sindikatuko ordezkariak abisua utzi du: «Erreforma bertan behera utzi arte ez dugu amore emanen».

Jaurlaritza Logoa