En direct

Naiz Irratia

Ratioak jeitsi eta soldatak igotzea eskatzen dute Nafarroako 0-3 plataformatik

Nafarroako 0-3 plataformak protesta egingo du parlamentu parean, langileen soldata igoera eta ikasgeletako ratio jeitsiera eskatzeko. Egun adin tarte horretako hezkuntza erakunde ezberdinek kudeatzen dutenez, zailtasunak dituzte aldarriak bateratzeko. Halaber, aipatu aldarriak martxan jarrita egoera iraultzen hasiko litzatekeela uste du Diana Bruñok.

Audio_placeholder

Ratioak jeitsi eta soldatak igotzea eskatzen dute Nafarroako 0-3 plataformatik

Loading player...
Nafarroa 0-3 plataformak protestak egingo ditu
Nafarroa 0-3 plataformak protestak egingo ditu

2001ean sortu zen Nafarroan 0-3 urteko hezkuntza zikloaren plataforma. Profesionalak, guraso elkarteak, kultur arloko ordezkariak edota haurtzaroaren inguruko argitalpenen egileak daude besteak beste.

Ez da lehen aldia euren aldarriak bete daitezen kalera jotzen dutela. Aldaketaren Gobernua plataformaren beharrak erantzuteko asmoz neurriak hartzeko prest ageratu zen, baina «urrats sendorik» ez zen izan. Horregatik, gabezia horiei aurre egiteko dinamika jarri dute abian Diana Bruñok esan digunez: «Zentro publiko guztien kudeaketa komuna nahi dugu, langile guztien lan baldintza duinak izateko eta kalitatezko hezkuntzarako proposamenak egiteko».

Azken helburua 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat arreta zerbitzuen araudia lortzea dute, baina ikusita administrazio ezberdinek kudeatzen dituztela zentro hauek, bi ardatz hartu dituzte:  «haurren eskubideak eta beharrak errespetatzeko ratioak jeistea eta lanpostu hauek duten ardurarekin eta bizi mailarekin bat egingo duen soldataren igoera».

Haurren hezkuntza sistema on batek ordezkari politikoen «lehentasuna» izan behar duela uste dute eta horregatik urratsak eman ditzaten nahi dute.

Jaurlaritza Logoa