Amaia Ereñaga
Ertzetakoak-erenaga-bai-bai-txikia
Leon de Iturburu

Galapagoetara joan gara aste honetan, Leon de Iturburu Barkoxeko semearen bizitzari segika. Bertako Floreana irla Barkoxe herriaren jabetzakoa dela bazenekiten? Beno, hala jaso zuen, behintzat, Iturburuk berak bere testamentuan... 

Loading player...
11/12/2019

XIX. mendera joan gara aste honetako Ertzetako podcastean. Leon de Iturburu dugu protagonista. Bere testamentuan Barkoxeri utzi zion bere jabetzaren zati handi bat, horien artean Floreana uhartearen 2/5. 

1864ko apirileko data du Iturbururen testamentuak eta Barkoxeko herriko etxean dute gordeta. Azken puntuan dio bere sorterriko, Barkoxeko, Ongintza bulegoari uzten dizkiola bere ondasunak, senideei uzten dizkienak kenduta. Herriaren esku utziko ondasunen artean Barkoxen bertan zituen lur batzuk, horien artean udaletxearen ondoko etxea, Ekuadorgo errota bat eta Galapagoetako Floreana uharteko zati handi bat. 

Azken borondate hori Frantziako Gobernuak ere baliatu zuen, 1866an Floreanaren jabetzaren zati bat aldarrikatzeko. 

Iturbururen inguruko datu askorik ez dugu ezagutzan. Gutunak eta testu ofizialak bai, baina ez dago bere argazkirik ez irudirik. Negozio gizona, Ameriketara joan eta diru asko bildu zuen, garaiko botere-zirkuluetan ibiltzeko trebea omen zen. 

Floreana uhartea bera ezagutzeko baliatu dugu aste honetako Ertzetakoak. 

Astero bezala, neurriko soinu-banda ere gehitu diogu tarteari. Maddi Oihenarten 'Ikusiko dira berriz', Gerardo Guevararen 'El espantapájaros' eta Nicola Cruzen bi pieza: 'Obsidiana' eta 'Quiero ir hacia adelante'. 

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia