En direct

Naiz Irratia

59 milioi haurri laguntzeko, inoizko funts bilketarik handiena deitu du Unicefek

2019an egindako lanak aurkezteaz gain, datorren urterako erronkak aurkeztu ditu Unicefek Bilbon. Beharrean dauden haurren kopuruak gorantz jarraitzen duela ohartarazi dute eta inoiz eskatutako funts bilketarik handienerako deia egin dute: 3.800 milioi euro beharko dituzte 2020an, behar larrian dauden 59 milioi umeri laguntzeko. Garazi Barriuso Unicefeko komunikazio arduradunak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

59 milioi haurri laguntzeko, inoizko funts bilketarik handiena deitu du Unicefek

Loading player...
Ekintza humanitarioaren inguruko txostena aurkeztu du Unicefek Bilbon. (@unicef_es))
Ekintza humanitarioaren inguruko txostena aurkeztu du Unicefek Bilbon. (@unicef_es))

Inoiz egindako funts bilketa handienerako deia egin dute Unicefen. Garazi Barriuso komunikazio arduradunak kontatu digu 3.800 milioi euroko diru funtsa eskatu dutela, larrialdi egoeran dauden 59 milioi umerengana bideratzeko:«Zoritxarrez, azken hamarkadetan egin dugun deialdirik handiena da. Horrek esan nahi du gero eta haur gehiago eta familia gehiago daudela gure diru funtsen behar izanean. Eta gero eta ume gehiago daudela larrialdian dauden herrialdeetan bizitzen. Kopuru izugarri eta lazgarri horri aurre egiteko, gaur azken 30 urteetako funtsen deialdirik handiena egin dugu».

Lehenbailehen aurre egin beharreko larrialdiei dagokienean, mundu mailako bost krisi nagusi nabarmendu ditu Barriusok: Siria, Yemen, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Hego Sudan. «Horiek dira datorren urteari begira guretzako lehentasunezko krisiak, besteak beste, iraupenagatik: Siriako krisiak 8 urte baino gehiago daramatza, adibidez».

Nazioarteko herrialdeei dei egin die, halaber, Unicefek: «Mundu mailako krisiak diren horiei erantzuna emateko nahitaezkoa da gobernuz kanpoko erakundeok, aliatuekin batera eta herrialdeetako gobernuekin elkarlanean, irtenbide bateratua ematea. Zaila da hainbeste konplexutasun dituen krisiei aurre egitea, baina beti egiten dugu esperantzazko dei bat, batez ere kaltetutako herrialdeen gobernuekin elkarlanean aritu eta irtenbide bateratuak lortzeko».

Jaurlaritza Logoa