En direct

Naiz Irratia

«Egoera oso dramatikoa da eta behartuta sentitu gara halako ekintza bat egitera»

Bularra biluzik, maskara zuriak eta ileorde moreak jantzita, protesta egin dute Gipuzkoako zahar-etxeetako 16 langilek Aldundiaren kanpoaldean. Hitzarmenik gabe biluzik daudela salatu dute hala. Aldarrikapenen xehetasunak eman dizkigu Leire Ormazabal, LAB sindikatuko ordezkariak.

Audio_placeholder

«Egoera oso dramatikoa da eta behartuta sentitu gara halako ekintza bat egitera»

Loading player...
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek greba eguna dute eta protesta egin dute Gipuzkoako Aldundiaren aurrean. (Foku/Andoni Canellada)
Gipuzkoako zahar egoitzetako langileek greba eguna dute eta protesta egin dute Gipuzkoako Aldundiaren aurrean. (Foku/Andoni Canellada)

Zahar-etxeetako zenbait langilek protesta egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpoaldean, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko.  Leire Ormazabal, LAB sindikatuko ordezkariak azaldu digu hiru urte daramatzatela hitzarmenik gabe zaharren egoitzetan: «Gipuzkoako Aldundia da sektoreko arduradun nagusia eta esan nahi dugu egoera hau oso larria dela. Hitzarmen hau blokeatuta zegoen azken hilabeteetatik. Egoera oso dramatikoa da eta behartuta sentitu gara halako ekintza bat egitera, jendeak ikusi dezan, hitzarmenik gabe, langileak biluzik gelditzen direla».


UGT sindikatuari leporatu diote patronalarekin akordio partziala lotu izana; langileen ordezkaritzaren %10 soilik badu ere, negoziazio osoa blokeatzen duelako horrek: «Soldatetan lortutako akordio horiek blokeatu egiten du negoziazioa».


Gipuzkoako Aldundiarekin hitz egiteko prest daudela errepikatu du Ormazabalek: «Gu irekiak gaude, hitzarmenak merezi duelako, guretzako gatazka hau ez dago itxita. Salatu nahi dugu negoziazio honetan, hasieratik seriotasun falta egon dela, negoziazio mahaian ez da seriotasunik egon, baina irekita gaude jarraitzeko negoziatzen».


Borroka hau, langileen borroka izateaz gain, genero borroka ere badela nabarmendu du LABeko ordezkariak: «Ez da kasualitatea sektore feminizatua izatea eta egoera hauetan egotea. Ez dugu ahaztu behar zerbitzu publiko bat dela eta Foru Aldundiak erantzulea dela emakumeek baldintza hauek izateaz».

Jaurlaritza Logoa