En direct

Naiz Irratia

Landako guneak irudi berriztua izango du, 30 urteren ondoren

Berritasun ugarirekin iritsiko da aurten Durangoko Azoka. Lehen aldiz, Musika Eskolan antolatuko dituzte zenbait jarduera. Egurrezko erakusmahaiekin, Landakoren irudia erabat berrituko dela azaldu digu Nerea Mujika, Gerediaga elkarteko presidenteak.

Audio_placeholder

Landako guneak irudi berriztua izango du, 30 urteren ondoren

Loading player...
Durangoko Azokaren egitaraua aurkeztu dute.
Durangoko Azokaren egitaraua aurkeztu dute.

Durangoko Azokan, Landako guneko erakusmahaiak berritu dituzte aurtengo ediziorako. Egurrezko erakusmahaiek erabat aldatuko dute Landakoz geneukan irudia, Nerea Mujika, Gerediaga elkarteko presidenteak azaldu digunez.

30 urte daramatzagu stand berberekin eta azken urteetan, argitaletxe eta disketxeetako arduradunek eta bisitari askok esan digute standak aldatu eta hobetu behar direla. Beste gauza askotan bezala, gaurkotu egiten da Durangoko Azoka eta hori da aurtengo sorpresa. Stand horiek koloreak eta logoak izango dituzte, identifikatzeko ondo zer motatako produktuak saltzen dituzten.

Beste berritasun bezala, musika eskola hautatu dute Durangoko Azokako espazio gehigarri bezala. Landakotik 20 pausutara dago. Gerediaga elkartean oso argi izan dugu Durangon zehar zabaldu nahi dugula azoka. Landako gunea gauza askotarako txiki gelditzen zaigu eta oso eskertuta gaude musika eskolak lagundu digulako eta zenbait ekitaldi hor egingo direlako.

Musika eskolan izango da, besteak beste, DA! PRO egitasmoa, 54. edizioko beste berritasun bat, alegia: Uste dut ekimen interesgarria izango dela. Lotuko ditugu euskal herriko sortzaileak programatzaileekin eta aukera izango dute harremanetan jartzeko, egitasmo honen bidez. Lehen egunean egingo den ekitaldia izango da. Musika Bulegoarekin elkarlanean egin dugun proposamena da.

Jaurlaritza Logoa