En direct

Naiz Irratia

Sinadura bilketa egingo du Gure Eskuk, «erabakitzearen aldeko atxikimendu masiboa» lortzeko

Gure Eskuk 'Erreferendumaren aldeko herri ekimena' aurkeztu du gaur. Gizarte eragileekin batera, burujabe izateko eta mugarik gabe erabakitzeko gehiengoaren nahia erakustea du helburu. Horretarako, maiatza eta ekaina bitartean Euskal Herrian egin den inoizko sinadura bilketarik handiena egingo dute, mobilizazioekin lagunduta.

Audio_placeholder

Sinadura bilketa egingo du Gure Eskuk, «erabakitzearen aldeko atxikimendu masiboa» lortzeko

Loading player...
Gure Eskuko Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu
Gure Eskuko Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu

Gure Eskuk uste du azken hauteskunde emaitzek garbi utzi dutela bai Katalunian bai Hego Euskal Herrian «kultura demokratiko ezberdina» dagoela eta gehiengoak «etorkizunaren jabe» izateko borondatea duela. Gehiengo zabal hori saretu eta ikustarazi asmoz, 'Erreferendumaren aldeko herri ekimena' aurkeztu dute. Autodeterminazionaren alde sekula egin den sinadura bilketarik handiena egin nahi du Gure Eskuk herriz herri. Maiatza eta ekaina bitartean egingo dute ekimena, mobilizazioek lagunduta.

«Ez da sinadura bilketa hutsa izango», Amalur Alvarezen esanetan, «baizik eta helburua erreferendum bidez erabakitzearen aldeko atxikimendua eta konpromiso pilaketa masiboa da». Euskal Herri osoa ekintzaz josiko dute bi hilabete horietan.

«Uste dugu gehiengo zabal batek erabaki propioak hartu nahi dituela herri moduan, bai estatus politikoaren inguruan baina baita pentsioen inguruan... Gainera, eragile anitzek ekimena sustatzea dute xede eta iadanik horretan ari dira gara lanean», esan digu Alvarezek. Euskal Herrian burujabetzarako bide propioa eraiki nahi du Gure Eskuk: «ezberdinen artean, baina bakoitzak bere bide propioa albo batera utzi gabe».

Jaurlaritza Logoa