En direct

Naiz Irratia

Zeintzuk dira langile baten eskubideak?

LAB sindikatuak Bizilan deituriko webgunea jarri du martxan, langileen eskubideei buruzko informazioa ezagutarazteko. Sonia Gonzalez egitasmoko arduradunak azaldu digu zein helbururekin edo nori zuzenduta sortu duten tresna berri hau.

Audio_placeholder

Zeintzuk dira langile baten eskubideak?

Loading player...
LABen Bizilan.eus webgunearen aurkezpena.
LABen Bizilan.eus webgunearen aurkezpena.

Langile «guztiei» informazioa helarazteko helburua du Bizilan.eus webguneak. Ohiko zalantzak daude batetik, «errazak», esaterako, senide bat gaixotzen denean zenbat egun libre dagozkion langile bati. Zalantza konplexuen inguruko erantzunak ere jaso dituzte webgunean. Eta horrekin batera, «gomendioak» ere eskeintzen ditu, esaterako, nola jokatu kaleratze baten aurrean.

Gonzalezek nabarmendu du webgunea ez dutela soilik soldatapeko «ohiko» langileei begira sortu, baizik eta «langileria osoa» dutela buruan. Tartean, prekarietate handia pairatzen duten sektoreei ere eskeini nahi diete tresna hau. «Normalean isolatuen daudenak, informazio gutxien eskuratzen dutenak» aipatu ditu LABeko ordezkariak.

Langileen eskubideen inguruko informazioa egon badagoela azaldu du Gonzalezek baina oso sakabanatuta dagoela. Bizilan webgunea, momentuz, Hego Euskal Herriko langileriari bideratuta dago. Bada, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa 3 administrazioaren esku daudela gogoratu du Gonzalezek, bakoitzak arlo batzuk kudeatzen dituela eta Bizilanen helburua dela informazio guztia toki bakar batean jasotzea.

Helburu nagusiena bereziki azken hamarkadan erasotuak eta murriztuak izan diren eskubideak ezagutaraztea da. Gonzalezen hitzetan, ezagutza delako «eskubide horiek errespetarazteko» lehen pausua.

Jaurlaritza Logoa