En direct

NAIZ IRRATIA

Hauteskunde kanpaina, zazpi gakotan

Ohikoa baino kanpaina laburragoa izan da azken hau. Astebete, zazpi egun. Julen Orbegozo EHUko Komunikazio Politikoko irakasle eta ikerlariarekin zazpi gakotan aztertu dugu kanpaina. 

Audio_placeholder

Hauteskunde kanpaina, zazpi gakotan

Loading player...
Kanpainako une bat, kasu honetan EH Bildurena. (Jon URBE / FOKU)
Kanpainako une bat, kasu honetan EH Bildurena. (Jon URBE / FOKU)

Espainiako hauteskundeak izango dira, berriz ere, datorren igandean. Kanpaina amaitzear, Julen Orbegozo EHUko irakasle eta ikerlariarekin hitz egin dugu.

Zazpi gakotan saiatu da kanpaina laburtzen Orbegozo. 

1.- Etengabeko elektoralismoa. Espainiako Gobernuko bozeramaileari eta presidenteari instituzioa alderdikeriz ez erabiltzeko deia egin zien hauteskunde batzordeak.

2.- Errejon eta «kanpaina beltza». Ezkerraren desmobilizazioa bilatu duen kanpaina anonimoaz. 

3.- Tezanos eta inkesten erabilera. Irabazle itxura emateak botoak erakartzen ditu? 

4.- Albert Rivera, txakurra eta adokina. Espektakuluaren exajerazioaz jardun dugu.

5.- Ortega-Smith eta Esteban... elkarlanean. Ustez elkarren aurka, konfrontazioan, aritu arren, biei mesede egin dien ika-mika izan daiteke.  

6.- Gu... eta Vox. Faxismoaren mehatxua gero eta handiagoa izan, aukera gehiago dituzte alderdi soberanistek euren oinarria mugiarazteko.

7.- Debate espektakuluak. Adibide bihurtu dira telebistako eztabaidak azaltzeko politikoa izan beharko lukeen produktu bat nola bihurtzen den espektakulu hutsean. 

Berarekin hartutako tartea baliatu dugu pare bat elementu gehiago aipatzeko. Hasteko, ohikoa, ia kanpainek botoa aldatzen duten. Amaieran gaur zalaparta sortu duen kontu bat ekarri dugu, Aitor Estebanek ezker abertzaleko kideei ez diela eskurik ematen esatea. «Zergatik bilatzen du EAJk azken unean polariazio hori?» 

Jaurlaritza Logoa