Giro ederrean abiatu dute Lurrama

Biarritzen goizean zabaldu dituzte Lurrama, herriko laborantzaren azokako ateak. Irati erakusazokan hiru egunez egongo da zabalik. Landa eremuaren eta hirigunearen arteko topagunea da Lurrama eta aurten Klima du ardatz. Bertaratu direnen hitzak bildu dizkigu Maite Ubiriak.

Loading player...
Naiz Irratia|08/11/2019
Guz_lurrama_miarritze_gfauveau-20
Igandera bitarte izango da Lurramaz gozatzeko aukera. © Guillaume FAUVEAU

Nafarroa da aurten Lurramako gonbidatu berezia. Nafarroako ekoizleen gunean, hain justu, Sandra Ruiz Santamaria Arizkurengo ekoizlearekin izan da Ubiria.

Hezkuntzarako balio handiko gunea da azoka hau, Garbiñe Intsausti, Biarrizko ikastolako irakasleak azaldu moduan.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia