En direct

Naiz Irratia

Artisau garagardoaren ekoizpena EAEn; 2013an 80.000 litro, iaz 1.200.000

Milioi bat litrotik gora artisau garagardo ekoiztu dira 2018an Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Euskal Garagardo Elkarteak bultzatu duen ikerketak datu argigarriak utzi ditu. Javier Ortega elkarteko presidentea izan dugu NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

Artisau garagardoaren ekoizpena EAEn; 2013an 80.000 litro, iaz 1.200.000

Loading player...
Gaur egun merkatu kuotaren %2 du artisau garagardoak
Gaur egun merkatu kuotaren %2 du artisau garagardoak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako artisau garagardoaren industriaren inguruko lehen ikerketaz aritu gara Ortegarekin. Jardunean dauden 22 garagardotegietatik 20k parte hartu dute inkestan.

Euskal Garagardo Elkarteko presidentaren esanetan iazko ekoizpenak, eta azken urteetako bilakaerak erakusten du ez gaudela «moda» batean aurrean, baizik eta sendotzen ari dela artisau garagardoaren kontsumoa.

Jaurlaritza Logoa