En direct

Naiz Irratia

«Franko estatuburu demokratiko bat izan balitz bezala tratatu da»

Joseba Agirretxea EAJko ordezkariaren esanetan «lotsagarria» da diktadore baten gorpuzkiak hainbeste urtez Erorien Harana bezalako leku batean egon izana. Uste du Franko «estatuburu demokratiko eta normal bat izan balitz bezela» tratatua izan dela. Agirretxearen esanetan Franko hil zen baina «frankismoa oso osoan ez».

Audio_placeholder

«Franko estatuburu demokratiko bat izan balitz bezala tratatu da»

Loading player...
Joseba Agirretxea EAJko ordezkaria
Joseba Agirretxea EAJko ordezkaria

Estatu espainiarreko gobernuan bi alderdi politiko egon direla gogoratu du EAJko kideak, PP eta PSOE. «Batzuek ez zuten presarik sentitzen Frankoren gorpuzkiak deshobiratzeko, ulertu dezaket, baina sozialistak lehenago ez mugitzea harritzen nau». Orohar, gaur eman den pausua emateko «ausardia» falta izan dela iritzi dio.

Sanchezen gobernuak deshobiratzea nola antolatu eta gauzatu duen ez du egoki ikusten EAJko kideak, «ikaragarrizko zalaparta» sortu dela uste du eta onura handiena «frankozaleek eta Frankoren familiak» izan dutela.

Frankismoari buruz, «ez zen soilik diktadura bat izan, kultura politiko konkretu bat ere izan zen, espainiartasuna, erligioa, inperialismoa nahiz hizkuntzaren umilazioa batzen zituena, baita kultura propioen deuseztapena eta militarizazioa».

Jaurlaritza Logoa