En direct

Naiz Irratia

«Hasieran deszentralizatua izan nahi zuen internet hori lauzpabost konpainia handiren eskuetan geratu da»

Donostiako San Telmo museoan, Euskarabilduaren zortzigarren edizioa egingo dute ostegun honetan. ‘Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da’ izenburua jarri diote aurten jardunaldiari. Eli Pombo, Iametzako kideak azaldu digu zer den eta zertarako behar dugun teknologia burujabetza.

Audio_placeholder

«Hasieran deszentralizatua izan nahi zuen internet hori lauzpabost konpainia handiren eskuetan geratu da»

Loading player...
gaur8_0317_teknologia
gaur8_0317_teknologia

Lainoa deitzen diogun hori munduko enpresa boteretsuen ordenagailuak direla azaldu du Pombok eta ohartarazi du kontzientziazio handia falta dela gure gizartean: «Asko hitz egiten da elikadura edo energia burujabetza bezalako kontzeptuez, baina jabetu behar gara gure egunerokoan teknologiaz inguratuta gaudela eta teknologia hori ezagutu behar dugula, bestela konpainia handi horien erabakien menpeko garelako».

Enpresa handi horiek gure informazioa izateak pribatutasunean arazoak eragin ditzake. Pombok azaldu du gure informazioa banan-banan ikertzen ez badute ere, gizartearen joerak aztertu eta horien gainean eragiteko baliatzen dituztela korporazio handiek; hala, herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezakete: hauteskundeen emaitzetatik hasita, politika publiko zehatzetaraino.

Burujabetza teknologikoa lortzeko, «jarrera edo kontzientzia indibidual bat hartzetik hasi eta elkarlanean eraikitzera iristeko prozesu bat martxan jartzea litzateke egokiena», adituaren ustez. Zentzu horretan, jardunaldian egongo den Alex Haché hacktibista feministaren lana nabarmendu du Pombok: Euskarabilduaren webgunean argitaratu dituzte maila indibidualean hartu daitezkeen jarrera aktiboen gomendioak.

Jaurlaritza Logoa