Kataluniako egoeraz eta Euskal Herrian izan duen inpaktuaz analisia Iñaki Sotorekin

GARA egunkariko zuzendariarekin aztertu dugu Espainiako Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurkako epaia kaleratu zuenetik Katalunian bizi den egoera. Halaber, Euskal Herrian aste honetan izan diren mobilizazioei begira jarri gara. Ernaik egin dituen ekintzek «esperantza» sortu diote Sotori.

Loading player...
Naiz Irratia|18/10/2019
Ernai-bilbo
Manifestación de Ernai en Bilbo. (Luis JAUREGIALTZO/FOKU)

Kataluniara begira, elementu ezberdinen inguruko hausnarketa eskeini digu Iñaki Soto GARA egunkariko zuzendariak. Aste honetako mobilizazioen inguruan aritu gara, baita Generalitatearen nahiz indar politiko independentisten jarreraz ere. Halaber, estatu espainiarrean indarkeriaren inguruan darabilten diskurtsoari begiratu diogu.

Euskal Herrian egin diren ekimenen inguruan, Ernaik antolatu dituen mobilizazioak nabarmendu ditu. Ertzaintzak mobilizazio hauetan izan duen jarreraz ere galdetu diogu.

Amaitzeko, independentismoak, Kataluniakoak bereziki, baina baita Euskal Herrikoak ere, bere helburuak lortzeko dituen aukeren inguruan aritu gara.

INFOS ASSOCIÉES

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia