En direct

Naiz Irratia

Prestaketak aurreratuta Tuteran Nafarroa Oinez igandean ospatzeko

Laugarren aldiz antolatuko du igandean Tuterako Argia Ikastolak Nafarroa Oinez. Izan Argi! lema du Nafarroako Ikastolen aldeko festak, «helarazi nahi dugu urteak daramatzagula euskara normalizatzen eta kalitatezko hezkuntza eskaintzen; eta bidean aurrera jarraitzeko bidea argi dugula», aldarrikatu du Argia Ikastolako presidente Maru Erizek.

Audio_placeholder

Prestaketak aurreratuta Tuteran Nafarroa Oinez igandean ospatzeko

Loading player...
Unai Arellano (Txikiak Handi egitamoa), Maru Eriz (Argia ikastolako presidentea), Argiñe Korta (Argia ikastolako zuzendaria) eta Josu Reparaz (NIEko zuzendaria) gaur Iruñean egin duten aurkezpenean. (@MartxeloDiaz)
Unai Arellano (Txikiak Handi egitamoa), Maru Eriz (Argia ikastolako presidentea), Argiñe Korta (Argia ikastolako zuzendaria) eta Josu Reparaz (NIEko zuzendaria) gaur Iruñean egin duten aurkezpenean. (@MartxeloDiaz)

Asteburu honetan egingo den Nafarroa Oinezek hainbat helburu ditu Argia Ikastolako presidentearen esanetan. Batetik euskal kultura, euskararen normalizazioa eta D ereduan gurasoek haurrak matrikulatzeko aukera sustatzea; bestetik, marko pedagogiko berria instalatzen ari dira eta horri bultzada ematea; hirugarrenik, legeak eskatutako kirolgunea egiteko zorra arintzea; eta, azkenik, ikastolak berak behar dituen mantentze lanak egitea. 

Igandean Errigora ekimena omenduko du Argi ikastolak, nekazariak, euskaltzaleak eta kontsumitzaileak uztartzeagatik eta bide batez euskara Erriberan bultzatzeagatik. Hasieratik, 2012an Errigora martxan jarri zenetik, Tuterako ikastola elkarlanean aritu zen. Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIEk) berriz Dani Lopez omenduko du euskara Erriberan indartzeko egindako lanarengatik.

3 kilometro pasatxoko ibilbidean lau gune izango ditu Nafarroa Oinezek. Goizean hasi eta arratsaldera arte, adin guztientzako eskaintza prestatu dute. Eguraldia lagun, «aitzakiarik ez Tuterara ez etortzeko», Maru Erizek aipatu duenez.

Lizarrako ikastolak hartuko du Nafarroa Oinez datorren urtean antolatzeko ardura.

Jaurlaritza Logoa