«Estatuaren posizio politikoen berrespena da sententzia»

Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak ateratako sententzia aztertu du Iker Bizkarguenaga lankideak. Espainiar Estatuaren posizio politikoa «garbi» defendatzen du epaiak. Are gehiago, Europako Auzitegiak helegitea aztertzen duenerako prestatu du ebazpenaren zati handi bat.

Loading player...
Naiz Irratia|15/10/2019
Puigdemont
Carles Puigdemont, concentrado hoy en Bruselas en denuncia de la sentencia. (Jasper JACOBS | AFP)

Epaia bera mugarri historikotzat jotzen du auzitegiak. Iker Bizkarguenaga lankideak esan digunez, «zigortu egiten dira teorian bermatuta egon beharko liratekeen bi eskubide: manifestazioa eskubidea eta herriari galdetzeko eskubidea». Sedizioa argudiatzeko garaian, Kataluniako Ekonomia Kontseilaritzara poliziak egindako operazioaren aurrean, irailaren 20an, izandako mobilizazioak eta urriaren 1eko galdeketa aipatzen ditu sententzian. Egun haietan ordena publikoa apurtu eta legea aplikateko oztopoak jarri zirela dio.

«Nabarmenduko nuke epaiaren pisu politikoa», esan du Bizkarguenagak. «Auzitegi Gorenak estatuaren bozeramalea dirudi, estatuaren posizioa markatzen du eztabaida guztian». Adibidez, erabakitze eskubidea Espainiar Estatuan ez dagoela dio eta orrialde asko eskaintzen dizkio horren arrazoitzeari.

Epaiak dituen 500 orrialdeetatik, 200 inguru erabiltzen ditu zigortuen oinarrizko eskubideak prozesu guztian urratu ez direla argudiatzeko. «Gorenak badaki Europako Giza Eskubideen Auzitegian amaituko duela sententziak eta horri begirako sententzia ere bada», uste du Iker Bizkarguenagak.

Carme Forcadelen egoerari erreparatu dio kazetariak. 11 urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu dute Parlamentuko presidente izan zena. Halaber, Parlamentuko mahaiko gainerako lauei desobedientzia leporatu diete. Horretarako auzitegiak dio Forcadelek presidente karguaren neutraltasuna apurtu eta beste helburu batzuetarako erabili zuela bere posizioa. Bizkarguenagaren esanetan, parlamentu guztietako presidenteek egiten duten gauza bera.

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia