En direct

Bilbotik Madrilera aldarri argi batekin: «Kosta ala kosta pentsioak defendatu egin behar dira»

Gaur arratsaldean iritsi dira Madrilera irailaren 23an Bilbotik biatu ziren 35 pentsiodunak 400 kilometro oinez egin ostean. Bizkaiko hiriburutik abiatu ziren pentsiodunek Iparraldeko Zutabea deiturikoarekin bat egin zuten. Guztiak Madrilen elkartu dira gaur Hegoaldeko Zutabearekin, Andaluziako Rotatik abiatu zenarekin. Arantxa Amutxategik zuzenean kontatu digu, hunkituta, elkartu diren unea.

Audio_placeholder

Bilbotik Madrilera aldarri argi batekin: «Kosta ala kosta pentsioak defendatu egin behar dira»

Loading player...
Harrera beroa jaso dute euskal pentsiodunek Madrilen. (J. DANAE/FOKU)
Harrera beroa jaso dute euskal pentsiodunek Madrilen. (J. DANAE/FOKU)

Arratsaldeko 18.00ak pasa zirela elkartu dira Bilbotik Madrilera oinez joandako pentsiodunak eta Andaluziatik abiatu zirenak, 0 kilometroan. Amutxategik azaldu digu negarrez ere hasi direla pentsiodun asko guztiak elkartu direnean. Lekeitioko pentsiodunak hala deskribatu digu unea: «Gure aldetik emakume batek ikurrina eraman du eta beste zutabekoek beren ikurra. Pasillo bat egin dugu, elkartu eta musu eman. Emozionantea da, jende pila bat dago euren partetik, gure partetik ere eta Madrilen ere jende pila bat egon da guri itxoiten».

Irailaren 23an Bilbotik abiatu zirenetik herriz herri izugarrizko elkartasuna jaso dutela azaldu digu. «Gu Bilbotik iritsi garenean sorpresa handia izan da eurentzat eta indarra eman die segitzeko eta gauzak egiteko. Azken batean hau denontzako da, denon mesederako».

Pentsio duinak exijitzen dituzte, 1080 euroko gutxienekoak, baita pentsioak KPIaren arabera eguneratzea ere.

Biharko manifestazioa deitu du Pentsioen Sistema Publikoaren Defentsarako Estatuko Koordinadorak Madrilen. Puerta del Soletik Kongresurako bidea egingo dute, 11.00etan hasita.

Jaurlaritza Logoa