En direct

Naiz Irratia

Josu Etxaburu (Gure Esku Dago): «Larrialdi demokratiko baten aurrean gaude»

Gure Esku Dagok elkarretaratzeak deitu ditu arratsalderako herri eta auzoetako plazetan, eta larunbaterako manifestazioa Donostian. «Larrialdi demokratikoari» Euskal Herrian ere erantzun bateratua ematearen premiaz ohartarazi du.

Audio_placeholder

Josu Etxaburu (Gure Esku Dago): «Larrialdi demokratiko baten aurrean gaude»

Loading player...
 Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu, Gure Eskuren bozeramaile berriak, Bilboko ekitaldian. (Aritz LOIOLA / FOKU)
Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu, Gure Eskuren bozeramaile berriak, Bilboko ekitaldian. (Aritz LOIOLA / FOKU)

«Demokraziaren aurkako eraso larria da» Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi duen epaia Gure Esku Dagorentzat. Josu Etxaburua bozeramaleak esan duenez, «epaia ez ezik, prozesu judiziala bera ere ez da justua izan». Etorkizuna erreferedum bidez erabakitzea «eskubide demokratiko bat da» esan du; «Euskal Herrian, legeztatuta ikusi nahi dugu, eta erabili nahi dugu».

«Erreferenduma tresna demokratikoa da, herri edo komunitate baten etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko balio duena. Etorkizuna erreferedum bidez erabakitzea eskubide demokratiko bat da», gehitu du. 

Gure Esku Dago erreferendumaren aldeko herri ekimena ari da lantzen. «Injustizia baten aurka, eta oinarrizko eskubideen alde bat eginik» mobilizazioak deitu ditu plataformak gaur iluntzerako Euskal Herriko herri eta auzoetan, «erreferendumaren kriminalizazioaren aurka, eta herrien eskubide kolektiboen alde». Datorren urriaren 19an, larunbatarekin, manifestazioa deitu du Donostiako kaleetan. Euskal eragileekin «herri gisa», batuta, «erantzuna antolatzen» ari dira. «Gure Esku Dagok, euskal jendarteak ematen dion zilegitasunarekin, denok elkartuko gaituen manifestazio handi bat antolatzen ari dira», esan digu.

«Bidegabekeriaren aurrean, beti elkartasuna. Oztopoen aurrean, irudimena eta ahalegin kolektiboa», amaitu du.

 

Jaurlaritza Logoa