En direct

Naiz Irratia

Epaiaren marko orokorra, Beñat Zalduarekin

Espainiako Auzitegi Gorenak preso kataluniarren inguruan ateratako epaia aztergai Beñat Zaldua lankidearekin. Sentetzia bera oso politikoa dela uste du Zalduak. Ekintza juridikoetaz haratago, zigortuak gutxiesteko asmoa nabari zaio epaiari.

Audio_placeholder

Epaiaren marko orokorra, Beñat Zalduarekin

Loading player...
Carga policial en la T1 de El Prat, donde había Mossos y policías españoles. (Josep LAGO | AFP)
Carga policial en la T1 de El Prat, donde había Mossos y policías españoles. (Josep LAGO | AFP)

Kataluniarrak sententziari ematen ari dioten erantzunaz galdetuta, ezusteko bat baino gehiago izango direla uste du; kataluniarrek erakutsi baitute, edozer antolatzeko inteligentzia kolektiboa dutela. 

Epaiaren marko orokorrari begiratuz, oso sententzia «politikoa» da Zalduaren ustez: ez da ekintza juridikoetara mugatzen, «gutxiesteko asmoa» nabari zaio sententziari. Gorenaren tesi nagusiena da, zigortu dituzten buruzagiek hasieratik jakin bazekitela galdeketa ez zela benetazkoa, edota parlamentuan egin zuten independentzia adierazpena faltsua zela, kataluniarrak engainatu dituztela, alegia. Gorena buruzagiak eta herritarrak «aurrez aurre» jartzen saiazen da, galdeketan bozkatu zutenak euren intereserako erabili zituztela dio. Gainera, sententzian sedizioa «ez du batere ongi» justifikatzen. 

Azken orduetan, indultorik ez emateko eskatu diote Espainiako eskuineko alderdiek Pedro Sanchezi, nahiz eta Katalunian horrelakorik ez duen inork eskatu. Hala eta guztiz ere, Sanchezek ukatu egin du gaur horrelakorik egingo duenik. Hauspotu den beste afera bat, presoek espetxe onurak lortzeko zenbat urte pasa behar dituzten kartzelan. Espetxe eskumena Kataluniak du eta onurak kondena betetzen den lehen egunetik eska dezakete. Fiskaltzak urte kopuru bat jartzeko eskatu zion auzitegiari, baina honek muzin egin dio horri. «Hautsak harrotu eta Kataluniatik Espainiako kartzeletara eramateko asmoa egon daiteke horren atzean», Zalduaren esanetan.

Jaurlaritza Logoa