«Huerta de Peraltako greban egindako ekimenak beharrezkoak izan ziren eta gu epaitzea ez da zilegia»

Imanol Salinas eta Jotas Oses LAB sindikatuko kideak ez dira Huerta de Peraltako grebarekin lotuta beren aurkakoepaiketara agertu. Bertan, Fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra eskatzen du Huerta de Peraltako greban eginiko protesta ekintza baketsu batengatik. Horri erantzuteko, sindikatuko eta hainbat kolektibo sozialetako lagunek dozenaka autoinkulpazio idatzi erregistratu dituzte Iruñeko epaitegian. Imanol Salinasek epaiketara ez joateko arrazoien berri eman digu.

Loading player...
Naiz Irratia|10/10/2019
Lab
LABeko eta hainbat kolektibo sozialetako lagunek autoinkulpazio idatzia erregistratu dute epaitegian, Oses eta Salinas babesteko. (Jagoba MANTEROLA/FOKU)

Hiru arrazoi nagusigatik erabaki dute LAB sindikatuko bi kideek euren aurkako epaiketara ez joatea. Batetik, «Huerta de Peraltako greban egin ziren ekimenak guztiz beharrezkoak izan ziren, polizia grebalariak ordezkatzen zituzten ETTko langileak babesten egon zen eta ez zion greba batzordeari lantokira sartzen uzten. Beharrezko ekintzak izan ziren, polizia oinarrizko eskubide bat zapuzten ari zelako, greba eskubidea».

Bigarrenik, Salinasek aldarrikatu du «injustiziaren aurrean desobedientzia legitimoa» dela. «Injustizia bat zen Huerta de Peraltako egoera, injustizia poliziaren jarrera eta baita ere epaiketa hau».

Azkenik, LABeko kideak aldarrikatu du ez dela zilegia «lantokietan irabazten diren grebak epaiketa penaletara eramatea».

Salinasek salatu du, gainera, epaileak patronalaren mesedetan daudela eta zigorrak aldez aurretik idatziak daudela. Egoera honen aurrean, aktibazio eta presio soziala beharrezkotzat jo ditu.

INFOS ASSOCIÉES

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia