En direct

Naiz Irratia

Ezkerrera begira jarraitzen du Portugalek

Alderdi sozialistak irabazi ditu Portugalgo hauteskundeak baina ez du gehiengo absolutua lortu. Botoen %37 pasa eskuratu du azken lau urteetan lehen ministro izan den Antonio Costaren hautagaitzak. Duela lau urteko emaitzak hobetu ditu baina gobernua osatzeko, oraingoan ere, babesa  beharko du.

Audio_placeholder

Ezkerrera begira jarraitzen du Portugalek

Loading player...
Antonio Costa Portugalgo Alderdi Sozialistako burua. (Patricia DE MELO MOREIRA/AFP)
Antonio Costa Portugalgo Alderdi Sozialistako burua. (Patricia DE MELO MOREIRA/AFP)

Beñat Zalduak azaldu digu Estatu espainiarrean bezala Portugalen ere alderdi sozialistak ez duela inoiz «bere ezkerrera» begiratu nahi izan. 2015ean, ordea, «Portugalgo egoera ekonomikoa oso larria zen» eta horrek ahalbidetu zuen, besteak beste, ezkerreko alderdiak ados jartzea. Alderdi Sozialistak gidatu du exekutiboa azken legealdian ezkerreko beste bi indar politikorekin parlamentuan akordioa eginda. Zalduaren hitzetan «austeritatearen neurri gehienei buelta eman eta jendearen bizi baldintzak asko hobetu dira lau urtetan».

Alderdi sozialistatik jada esan dute «gobernatzeko bidea» eredu hori errepikatzea izango da. 

Jaurlaritza Logoa