En direct

Naiz Irratia

'Egin dezagun topa', neska gazteen topaketak Lizarran

Gaur eta bihar artean, Euskal Herriko neska gazteen topaketak egingo dituzte Lizarran. Mugimendu Feministak Durangon egingo duen jardunaldiak baino hilabete lehenago egingo dituzte. «Gure bide orria zehaztu eta saretzeko izango da topaketa» esan dute Haizea Kortaberria eta Ane Sainzek.

Audio_placeholder

'Egin dezagun topa', neska gazteen topaketak Lizarran

Loading player...
'Egin dezagun topa' Euskal Herriko neska gazteak Lizarran elkartuko dira
'Egin dezagun topa' Euskal Herriko neska gazteak Lizarran elkartuko dira

Gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko da Lizarran Euskal Herriko neska gazteen topaketa. Honen ildo nagusia autodefentsa feminista izango da Haizea Kortaberriak eta Ane Sainzek esan digutenez.

Kasualitatea ere ez da Durangon azaroaren hasieran egingo den jardunaldi feminista baino hilabete lehenago egitea topaketa Lizarran. «Neska gazteok, jardunaldi hauek gure iritziak konpartitu, gazte subjetua indartu eta erronkak erabakitzeko baliatuko dugu», aitortu dute.

Egitasmoa ez da Ernaitik bertatik ateratzen. Azken udaleku feministak egitean, ohartu ziren Durangoko jardunaldietan beraien iritzi eta erronkak helarazteko saretu egin behar zutela. Neska gazteok gure hausnarketarako espazioa izatea bermatuko dugu Lizarran, gure bide orrian zein izango den zehazteko, diote Kortaberriak eta Sainzek.

Gaur hasiko den topaketan, hausnarketak egin eta berauek praktikara eramateko tailerrak egingo dituzte. «Pozik» daude, esperotakoa baino pertsona gehiago elkartuko baitira. Orotara 400-500 bat neska elkartuko gara, ondo pasa eta erabakiak hartzeko. Bertatik ateratzen diren proposamenak herrietara eramateko asmoa dute.

Bihar, hilak 5, iluntzean emango diote amaiera gaur Lizarran hasiko den topaketari.

Jaurlaritza Logoa