AEBk Europari jarriko dizkion muga-zergen atzean dagoena

Europar Batasunaren aurkako erabakia hartu du Munduko Merkataritza Erakundeak. Airbus konpainiari debekatuta dauden laguntza publikoak eman ziola ebatzi du, eta ondorioz, Ameriketako Estatu Batuei honek eragindako kalteak zuzentzeko neurriak hartzeko baimena eman die. Etxe Zuriak muga-zergak iragarri ditu Europako nekazal produktuentzat eta aeronautikarekin lotutakoentzat. Isidro Esnaola kazetariak analisia.

Loading player...
Naiz Irratia|04/10/2019
Trump
El presidente de EEUU, Donald Trump, en el Despacho Oval. (Jim Watson/AFP)

Arantzel berriak iragarri dituzte Estatu Batuek Europaren aurka. Munduko Merkataritza Erakundeak eman die horretarako aukera, orain dela 15 urteko auzi baten ebazpenean oinarrituta.

Konpentsazio modura, AEBri galdutako dirua berreskuratzeko neurriak hartzeko baimena eman dio MMEk. Donald Trumpek Europako hainbat produkturi muga-zergak jarri eta 7.500 milioi dolar berreskuratzeko asmoa adierazi du.

Isidro Esnaola kazetaria gatazkaren atzean dagoenaz mintzatu da.

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia