Martxan da bertsoeskola.eus ataria

Bertso eskolarako baliagarria den material guztia bertsoeskola.eus atarian jarri du eskura Bertsozaleen Elkarteak. Plataformak gaitegia, errimategia eta doinutegia bezalako atalak ditu, bertsolaritzarentzat arnasgune eta ongarri diren zaleak egunerokotasunean baliatuko duten espazioa. Ixiar Eizagirre Bertsolaritza Elkarteko kidea.

Loading player...
Naiz Irratia|02/10/2019
Captura_de_pantalla_2019-10-02_a_las_15.15.04
bertsoeskola.eus ataria

1600 partaide daude bertso-eskoletan egun Euskal Herri osoan, heldu zein haur. Bertsolaritza bizi mantentzen dute bertso-eskolek: zaletzeko, bertsolariak ateratzeko, gai-jartzaileak osatzeko... mugimenduaren beraren oinarri dira, nolabait. Ixiar Eizagirre aritu da ataria egiten, besteak beste.

«Ondo zaindu nahi dugun zerbait da eta teknologiak ahalbidetu digu bertso-eskolentzat diseinatutako ataria osatzea», aitortu digu Eizagirrek. «Pozik» daude lehen egunetan plataformak izan dituen bisitekin.

Atal nagusien artean, gaitegia. Bertan, Xenpelar dokumentazio zentroko ondarea sartu dute, plazetan jarri diren «gai onenak» bertso eskoletan erabiltzeko. Gaiak jartzeaz gain, saio haietan bertsolariek emandako erantzunak entzun ditzazkete erabiltzaileek edota transkripzioak ikusi. Errimategia atalak ere pisu berezia du. EHUk egindakoa da: hitz bat jarrita zerrenda luzea bat agertzen zaio erabiltzaileari. Doinutegian, berriz, hiru mila doinu baldin badaude egun, plazan gaur egun erabiltzen diren 425 doinuetara sintetizatu dute.

Bestalde, bertso-eskolek ere espazio propioa izango dute, bere jardunaren berri eman eta besteek egiten dutena ezagutzeko aukera eskainiko baitzaie.

FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia