Iker GURRUTXAGA|2020/04/27

Gaizka Insunzak musika ibilbide oparoa egiteaz gainera, ekonomia ikuspegitik ondo aztertuta dauka musikaren industria. Digitalizazioak baino aldaketa sakonagoak ekar ditzake haren ustez pandemia honek.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/27

Kantu batzuk ederrak badira berez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskuetatik pasatzean are ederrago bilakatzen dira. Azken emaitza Izaro Andresekin egin duten elkarlana izan da, beste behin, zoragarria. Elkarlan horietan guztietan izan den biolin-jotzailea etorri da Musikharia saiora, Itziar Prieto.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/27

Gure herriko bazter ia guztietara iritsi dira DJ Bull eta bere musika. Aurtengo egoerarekin ordea, kezkatuta dago eta ez du tunelaren irteran argirik ikusten. Baina, bitartean, etxetik ari da bere alaitasun guztia lau haizeetara zabaltzen, Naiz Irratian egiten duten 'Beste Bat' saioa da horren adibide.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/23

Mundu tradizional batean aldaketak posible direla eta haietan sinisten duela erakutsi digu Lasturko musikariak. Soinu txikia aldean, bateko eta besteko plazak dantzan jartzen dabil Huntza taldearekin azken urteotan, nahiz eta aurretik ere plazarekin harreman estua izan duen.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/18

Josu Martinez ekoizlea 'Musikharia' saioan izan da 'Katanga Dub'-ek eskainiko dituen saioen inguruan hizketan. Baina, aitzakia baliatuta, 'Katanga Dub' taldea bere hobeto ezagutzeko aprobetxatu dugu.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/17

Mikel Urdangarin zornotzarrak 'Musikharia'-ri egin dio bisita. Irrifarrez eta umoretsu, ohituta gauzkan bezala. Berari ere eragin digio krisi honek, besteak beste,  2 urtez prestatu duen Arriaga Antzokiko kontzertua bertan behera geratu da eta ez du uste aukera egongo denik kontzertu berezi hori gerora egiteko. Bere abesti kuttunen zerrenda ekarri digu, baina bere ibilbideari eta egungo egoerari ere tartea egin diogu.

 

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/16

Bi urte bete berritan, beren lehen diskoa kaleratu dute 'Addar' talde bermeotarreko kideek. Orain arte bestelako proiektuetan aritu diren musikariak elkartu eta rock&rolla euskaraz egiteko beharrak, bost kantuko lana ekarri du.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/15

'Liher' taldearekin egin da ezagun Lide Hernandoren ahotsa, baina musika munduan beste hainbat gauza ere egin ditu. Horietako asko kontatu dizkigu, tartean, zein izan dituen inspirazio iturri ere bai.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/15

Kai Nakai abeslaria eta Chickjuarez ekoizlea elkartu eta euskal musikaren panoraman iraultza txiki bat egin nahian dabiltza. Iaz, 2019an, Durangoko Azokako Sormen beka eskuratu eta urtebeteko epea eman zieten beren proiektua aurrera eramateko: reggaetoia eta feminismoa uztartuko dituen lana.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/04/07

Musika ikasketetan murgilduta eman zituen urteak Estitxu Pinatxok. Egun, irakaskuntza eta musika uztartzen ditu bere egunerokoan. Ibilbide horretan jasotako influentziekin osatuko ditu apirileko astelehenetan 'Beste Bat' saioak.

Loading player...
Orria 7/ 8
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia