Iker GURRUTXAGA|2020/07/17

2018an kaleratu zuen Gozategi taldeak 'G Puntua' izeneko beren azken diskoa. Bizitzaren gorabeherak zer diren, ordea, aurten uda atipikoa ari da izaten haientzat. Hartara, 'Beste bat' saioak egingo dituzte uztaileko ostegunetan.

 

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/17

Elektronika eta musika urbanoa delakoaren bueltan lan asko egindakoa da Maisha MC barakaldarra. Haren musika '121 krew' edota 'Patrol destroyers' taldeetan entzun eta gero, bakarkako lehen lana atera du 2020an. Hala, bere diskoa aurkezteko baliatu dugu MusikHaria saiora egin duen bisitan. Izan ere, astelehenetan 'Beste bat' saioak egiten ari dela izan da horretarako aitzakia. Kalifornia eta Euskal Herria lotu ditugu bizkaitarraren eskutik.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/17

Uztaileko astearteetan 'Amalur' lanaren eraginak zeintzuk izan diren ari zaigu kontatzen June Calsor musikari donostiarra 'Beste bat' saioetan. Hartara, debuteko diskoaren orain arteko ibilbideaz eta haren etorkizunaz hitz egiteko eta saioak egiteko prozesu hori nola ari den bizitzen kontatzeko gonbidatu dugu MusikHaria saiora.

Loading player...
NAIZ Irratia|2020/07/16

Bermeon izango dira NAIZ Kontzertuak ostiral honetan eta protagonista, Esne Beltza. Zuzeneko berezia prestatu du taldeak, eta online ikusiko dutenentzat ere landu dute. NAIZ Irratiko Musikharian aurreratu du Xabi Solanok «sorpresak» izango direla eta «kolaboratzaile ikusgarri batzuk» ere bai.

Iker GURRUTXAGA|2020/07/13

Lander Zalakainek aipatu zigun kontzertu aurreko elkarrizketan talde iluna eman arren ongi pasatzen zutela eta beti umore onez zegoen taldea zirela. Bada, ez zuen arrazoi faltarik bateria-jotzaileak. Giro aparta sortu zuten Azpeitian eta jaia bai baina egurra banatzeko tartea ere izan zuten hainbat mezuren bitartez. Kontzertu borobila Mungiako taldeak eman zuena.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/09

'Auto-tour' bira berezia bukatu berritan elkarrizketatu ditugu Belako taldekoak. Madrilen promozio elkarrizketak grabatzetik iritsi berritan, ostiraleko kontzertuaren bezperatan, Lander Zalakain taldeko bateria-jotzailea izan da NAIZ Irratiko MusikHarian. Zer ikusiko dugu ostiralean? «Lau gazte emozionatuta», erantzun du Zalakainek zuzenekoetara itzultzearekin pozik. 

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/08

Ennio Morricone zendu berritan, haren ibilbideari tokia egin nahi izan diogu MusikHaria saioan. Soinu banden munduan izen handienetakoa izan da Morriconerena eta, hartara, hari buruz hitz egiteko, Euskal Herrian daukagun soinu banden egile batengana jo dugu italiarraren ibilbidea errepasatzeko, Paula Olazengana.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/06

Disko asko publikatu gabe, baina dagoeneko 15 urte baino gehiago pasa dira Izatefaltsua taldea sortu zenetik. Amurrioko taldeak 2015ean atera zuen beren lehenengo lan luzea eta, bost urte beranduago, 'Amorru bizia' lanarekin datoz. Bidean, kontzertu asko eta talde potoloekin elkarbanatu dute oholtza. Ibilbideaz eta disko berriaz hitz egiteko gonbidatu ditugu MusikHaria saiora.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/06

Hiritik ihesi, animaliak lagun dituela bizi da Rakel Arenaza Acedo donostiarra. 'Bakarrik hobeto fest' batean taularatu zen lehenengo aldiz bakarrik eta gerora Koban taldean zituen bi kide batu zaizkio Raitx proiektua aurrera eramateko. Lehen diskoa kaleratu dute aurten eta, gainera, Gaztea maketa lehiaketa irabazi. Diskoaren, bere bizi estiloaren eta bestelako hainbat konturen inguruan jardun gara hizketan MusikHaria saioan.

Loading player...
Iker GURRUTXAGA|2020/07/06

En Tol Sarmiento izan zen ostiralean 'NAIZ kontzertuak' ekimenaren lehen zikloari bukaera ematen Bilboko Santana 27 aretoan. Ekorako taldeak orain arteko emanaldirik luzeena eskaini zuen, tartean 'Aukera berriak' diskoko kantu asko aurkeztuaz. Erreleboa pasa dio Belako taldeari, eredu berriarekin, eta etenik gabe aste honetan bertan hasiko da bigarren zikloa.

Loading player...
Orria 2/ 8
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia