Naiz Irratia|2019/10/03

Navarra Sumaren sinboloen lege proposamena tramitera onartu du Nafarroako Parlamentuak PSNren aldeko bozkarekin. «Eskarmentua dugu, PSNk urte askotan gauza bat esan eta beste bat egiten du» adierazi du Maiorga Ramirezek, EH Bilduko parlamentariak. Aniztasuna «kaltetu» du Chiviteren alderdiak bere esanetan.

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2019/10/02

2017ko urriaren 1eko erreferenduma gogoratzeko ekimen ugari izan ziren atzo Katalunian. Prozesu hura sustatu zutenen aurka Espainiako Auzitegi Gorenak edozein egunetan argitara dezake ebazpena. Egoerari neurria hartzen saiatu gara Beñat Zalduarekin.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/02

Arropa eta material higienikoa ontziratu dituzte gaur arratsaldean Pasaian amarratuta jarraitzen duen Aita Marin. Mediterraneora laguntza humanitarioa emateko prest dago Itsas Salbamendu Humanitarioa Gobernuz Kanpoko Erakundeak kudeatzen duen Aita Mari ontzia. Duela 20 egun eskatu zioten gobernu espainiarrari Mediterraneora joateko baimena baina erantzunik gabe jarraitzen dute.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/02

Goizeko lehen orduan, Jose Migel Etxeandiaren bila hasi dira Gorbea inguruan. Igandean desagertu zen eta geroztik bere bila ari dira herrikideak eta erreskate taldeak. Iñigo Gazteluk, Larrabetzuko alkateak, eguraldi makurra izanagatik ere bereziki Itxina inguruan dabiltzala bilaketa lanetan esan digu.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/02

Euskal txirrindularitzarentzat kope gogorra izan da Euskadi Muriasen desagerketaren iragarpena. Babes faltak egitasmoa etetera eraman du taldea. Joseba Iturria kazetariak arrazoiez, izango dituen ondorioez eta etorkizuneko panoramaz hausnartu du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/02

Bertso eskolarako baliagarria den material guztia bertsoeskola.eus atarian jarri du eskura Bertsozaleen Elkarteak. Plataformak gaitegia, errimategia eta doinutegia bezalako atalak ditu, bertsolaritzarentzat arnasgune eta ongarri diren zaleak egunerokotasunean baliatuko duten espazioa. Ixiar Eizagirre Bertsolaritza Elkarteko kidea.

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2019/10/01

'Herioren zelai Nazi alemaniarra Komzertrationslager Auschwitz' erakusketa ireki dute gaur Gernikan. Alemaniako eremuko basakeria gurera ekarri dute argazki eta aurrez ikusi gabeko hainbat dokumentuk osatzen duten mostran. 

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2019/10/01

Azaroko lehen egunetan izango dira 'Salda badago' lelopean Euskal Herriko mugimendu feministak antolatu dituen jardunaldiak. Garazi Goienetxe Diezek eman dizkigu xehetasunak. 

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2019/10/01

PSNrekin batera dago Geroa Bai Nafarroako Gobernuan eta Nafarroako Auzitegiak euskararen dekretuaren inguruan egindako ebazpenaren ostean lehen galdera Chiviteren exekutiboak helegitea jarriko duen ala ez da. Koldo Martinezek dio «beharrezkoa» dela helegite hori. 

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/01

21 hilabeteko kartzelalditik, 450 euroko isunera murriztu dio Nafarroako Auzitegiko lehen atalak Imanol Salinasi zigorra. LABeko kideari egitateen kalifikazioa nabarmen apaldu dio. 'La Sangiovesa' jatetxean egindako lan prekarietatearen kontrako protesta bat egiteagatik zigortu zuten.

Loading player...
Orria 15/ 23
FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia