Asier ERRASTI | Oihana AZKUE|2020/07/05

Indar biziz eta ilusioz beterik itzuliko da Gure Zirkua denboraldi berriarekin. Datorren uztailaren 17tik aurrera, Orion pasako dute uda Iker Galartza eta bere lan-taldea.

Loading player...
Oihana Azkue|2020/07/05

Aste Santu inguruan antolatu ohi du urtero Artedramak bere antzerki laborategia. Aurten ezin izan da data horietan gauzatu, baina udazkenean egingo da Aulestin. Ander Lipus Artedramako sortzaile eta kideak eman dizkigu laborategi honi buruzko xehetasunak.

Loading player...
Iker Ibarluzea|2020/07/05
Loading player...
Asier ERRASTI|2020/07/04

Ibon Egañak 25 idazleren ipuin bana jaso ditu ‘Eskuko ekipajea. Euskal ipuin modernoaren antologia (1963-2018)’ liburuan. Juanjo Olasagarrek, berriz, 40 idazle ingururen poemak txertatu ditu ‘Bideko hitza. Euskal poema modernoen antologia (1951-2019)’ argitalpenean.

Loading player...
Oihana Azkue|2020/07/04

Iker Ibarluzeak astero ekartzen dizkigu eguraldiari lotutako bitxikeriak. Aste honetan, fenomeno meteorologiko arraroak izan ditugu hizpide, bola itxurako tximistak, igel eta arrain zaparradak edota hodei lentikularrak besteak beste.

Loading player...
Iker Ibarluzea|2020/07/04
Loading player...
Ion GARATE|2020/07/03

Gu Ere Bai! ekimenak agerraldia eta elkarretaratzea egin ditu ostiral honetan San Mames estadioaren atarian, Athleticeko jokalariak diren San Josek eta Beñatek euskaraz idatziriko ohar batengatik sare sozialetan jasandako irainak eta mehatxuak salatu eta babesa adierazteko. 

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/03

Uztailaren 12ko EAEko hauteskundeak gertu direla, pentsionistak gai politiko bihurtu dira berriz ere. Bada tartetxo bat normalitate berriaz gozatzen ari garela, baina badirudi hainbat borroka eta aldarrikapen normalitate zaharrean ahaztuak gelditu direla, pentsionisten borroka esaterako. Gaur goizean Armando Aulestiarte Arabako Pentsionistak Lanean mugimenduko kidea Naiz Irratian izan da.

Loading player...
Bidarte, Maite|2020/07/03

Iñigo Asensio, Arrate Hernandez eta Iñigo Etxarrik aurkezten duten 'Bigarren Kafea' magazinak ostiral honetan egingo du azken saioa. Oraingoz, hori bai, irailean itzuliko baita indarberrituta. 

Loading player...
Bidarte, Maite|2020/07/02

Urteari itzulia eman diote 'Beste Bat' saioek. Pasa den abuztuan jarri zuen NAIZ Irratiak martxan saio kolektibo hau eta geroztik musika estilo ezberdin ugari jorratzen duten 40 musikari baino gehiago pasa dira 'Beste Bat'-etik. Zikloari amaiera emanez, uztaileko lekukoa hartuta datoz Maisha MC, Zozaya, Calsor, Gozategi eta Rodeo.

Loading player...
Orria 1/ 131
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia