Naiz Irratia|2019/10/09

Pentsio duinak exijituz, pasa den irailaren 23an pentsiodun talde batek Madrilerako martxa abiatu zuen Bilbotik. Bizkaia, Araba, Burgos eta Segovia zeharkatu ostean atzo iritsi ziren Madrileko erkidegora. Martxan parte hartzen ari den Arantxa Amutxategik azaldu digu izugarrizko babesa eta elkartasuna ari direla jasotzen herriz herri.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/08

Xistor Haranburu euskal presoaren baldintzapeko askatasuna baztertu du justizia frantziarrak. Zigor Aplikaziorako Ganbarak senperetarraren baldintzapeko askatasuna ukatzeko argudiatu du bera aske egotea arrisku bat dela desordena publikoa sor dezakeelako. Berrerortzea ere argudiatu du. Maritxu Paulus Basurco abokatuaren esanetan «ulertezina» da erabakia. Gogoratu du bizi osorako kondena duela Haranburuk eta laster 30 urte beteko dituela espetxean.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/08

Oihane Larretxea izan da Itxaro Bordaren azken eleberriaren aurkezpenean. Nobela fikziozkoa da. Bertako pertsonaiak ETAko 'Erauntsi' komando kideak dira, Iparraldekoak, eta, azkenean, mugaren bi aldeetako poliziek atxilotzen dituztenak. Atentatuetan hil eta zauritako biktimak agertzen dira, hauek ere liburuaren protagonista gisa. 

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/08

Unibertsoaren eboluzioa eta lurrak kosmosean jokatzen duen rola ikertzeagatik jaso dute James Peebles ikerlari kanadiarrak eta Michel Mayor eta Didier Queloz suitzarrek Fisikako Nobel saria.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/07

Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek jo eta begi bat galdu zuen Aingeru Zudairek. Beste nonbait jo izan balu, «hilda» legokela aitortu du. Sententzia atera berri du Nafarroako Auzitegi Probintzialak: Zudairek pilotakadaren ondorioz begia galdu zuela onartu du, baina polizia absolbitu du froga faltagatik. «Pozik» dago sententziarekin, are «okerragoa» izan zitekeela uste baitu. «Amaieraraino» joateko asmoa du atarrabiarrak.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/07

Estatuaren biolentziak eragindako biktimentzat erreparazioa exijitu dute Hernanin. Aitortza, justizia, erreparazioa «eta batez ere egia» eskatu ditu Egiari Zor fundazioak larunbatean egindako agerraldian. Ane Muguruzak azpimarratu du «estatu terrorismoa» ez dela «pertsona konkretu batzuek aurrera eramandako biolentzia baizik eta estatu baten babespean, alderdi batzuen eta sistema oso baten babespean eragindako sufrimendu eta biolentzia».

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/07

Iraitz Lazkano Elgetako alkatea izendatu dute UEMAko lehendakari. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ordezkatzea «ohore bat» dela baieztatu du. Euskarak dituen erronkei erantzuteko elkarlana funtsezkotzat jo du, instituzioen artean eta baita herritarren eta orokorrean euskalgintzaren artean ere. Hortaz gain, EUMAren parte diren herrien garapena ezinbestekotzat du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/07

Urriko lehen igandea izaki Kilometroak, Gipuzkoako Ikastolen jaia ospatu zen atzo, Zarautzen kasu honetan. Orain arte ezagutu dugun moduko azken Kilometroak izan da, aldaketa iragarri baitute antolatzaileek. Mikel Egibar Kilometroak jaiaren koordinatzailearen hitzetan jendartea asko aldatu da eta une honetan «jendartearen ezaugariak eta guk jai honekin aldarrikatu nahi ditugun ezaugarriak sinkronizatu nahi ditugu eta horrek berrikuntza eskatzen du».

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/07

Alderdi sozialistak irabazi ditu Portugalgo hauteskundeak baina ez du gehiengo absolutua lortu. Botoen %37 pasa eskuratu du azken lau urteetan lehen ministro izan den Antonio Costaren hautagaitzak. Duela lau urteko emaitzak hobetu ditu baina gobernua osatzeko, oraingoan ere, babesa  beharko du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/04

Euskal Herriko bake prozesuan etapa berri bat hasteko unea dela esan du Bake Bideak orain arte egindako bidearen balorazioa aurkeztearekin batera. Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramailearen hitzetan azken bi urteetan pausu positiboak izan dira, presoen hurbiltze nahiz DPS estatutuen inguruan, baina badira «askatu gabeko korapiloak». «Arazoa dugu presoen askatzeari lotzen garen momentuan», ohartarazi du. Horren aurrean, Funosasen esanetan «kohesio politikoa gakoa izango da Paris mugitu dadin».

Loading player...
Orria 80/ 81
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia