NAIZ IRRATIA|2020/04/14

Erreskate lanak koordinatzen lagundu du Maltak, eta ondorioz portu segurua eskaintzea dagokio, baina bitan ezezkoa erantzun dio Aita Mariri. 43 erreskataturekin portu zain jarraitzen du euskal ontziak. 

Loading player...
Amaia ZURUTUZA|2020/04/14

Milaka langile gaur itzuli dira euren lantokietara, jarduera ekonomikoa berrabiarazteko Espainiako Gobernuaren erabakiaren ostean. Egoerari neurria hartzeko balio dezakeen adibide bat, Lasarte-Oriako Michelinena. Langile komitetik «kezka» eta «beldurra» aipatzen dituzte, ondorio kaltegarriak izan ditzakeelako langileengan, hauen famliengan eta gizartean. 

Loading player...
Oihana AZKUE|2020/04/08

Euskarazko spoten lehiaketaren bederatzigarren edizioa martxan da. Maiatzaren 13 arteko epea dago lanak aurkezteko, eta berrogeialdia dela eta, online formakuntza ere eskuragarri jarri dute antolatzaileek.

Loading player...
Sara AMATRIAIN|2020/04/08

Itxialdi honetan biztanleriaren animoa mantentzeko ahalaginak nabarmaneak dira Euskal Herriko hiri eta herri guztietan. Zalduondoko (Araba) Udalak, adibidez, konfinamenduari buruzko argazki lehiaketa bat antolatu du herritarrentzat. 183 biztanle ditu herriak, baina, sare indartsua sortu dute, elkarlanean oinarritutakoa. Naiz irratian  Gustavo Fernandezekin alkatearekin hitz egin dugu.

Loading player...
Ion GARATE|2020/04/08

Italia izan da hasiera batetik egoera larrienetarikoa izan duen herrialdea, baina badirudi pixkanaka kutsatuen zifra behera egiten ari dela. Erizain lanetan ari da bertan Oihana Artola euskalduna. Euskal Herrian Italiako antzeko egoera bizi dela uste du, «astebeteko atzerapenarekin». Neurriak hartzea kosta egin dela dio eta osasungintza langileek baliabide falta izan dutela, «lehen egindako murrizketengatik orain hasi dira kexatzen».

Loading player...
Sara AMATRIAIN|2020/04/08

Etxetik «gozatzeko» programa aurkeztu du Donostiako Tabakalerak zentroa itxi behar izanaren alternatiba moduan. #TabakaleraEtxean izenburupean jarduera eta ekimenen berri ematen ari dira sare sozialetan eta beraien webgunean. Tabakalerako zuzendari nagusi Edurne Ormazabalek eskaintzaren inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Naiz irratian.

Loading player...
Odriozola, Josu|2020/04/08

Koronabirusak eragindako larrialdi egoera betean gaudela, AHTaren aurkako Araba eta Nafarroako plataformek eskaera luzatu diete Gasteiz eta Iruñeako gobernuei. Zehazki AHTaren proiektuak bertan behera utzi eta diru guzti hori osasunera eta gizarte zerbitzuetara  bideratzea eskatu dute. 

Loading player...
Oinatz Aizpuru|2020/04/08

Egungo testuinguruak hankaz gora jarri ditu programatuta zeuden ehunka ekitaldi. Gehienak bertan behera geratu dira, baina bada beste bide batzuetatik ekitaldiak moldatu eta egitarau berezia eskainiko dutenik. Horren adibide BidEHbat ekimena. Apirilaren 10etik 12ra Uxue, Erriberri eta Tafallan Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek prestatua zutena online bidez eskainiko dute, gaur bertan hasita. Ernaiko bozeramale Izar Hernandok horren berri dakarkigu.

Loading player...
Ion GARATE|2020/04/08

Kirolari askoren testigantzak jaso ditugu azken egunetan, baina, lehen aldiz igerilariak izan ditugu gurean. Naiz irratian izan dira Eneko Garmendia Tolosaldea Igeri Taldeako igerilaria eta Beñat Bidaola bertako entrenatzailea. Olinpiar Jokoak bertan behera geratu eta domino efektuz, urte osoan prestatu dituzten beste txapelketak ere bertan behera geratu dira. Etxean, igerilekurik gabe, ahal bezala jarraitzen dute entrenatzen helburu nagusi batekin: motibiazioa el galtzea.

Loading player...
Ion GARATE|2020/04/07

Erresuma Batuko egoera sakonean aztertu dugu bertan bizi den Kristina Zoritarekin. Boris Johnson Lehen Ministroa ospitalean ingresatu aurretik hitz egin genuen Zoritarekin. Gobernua kritika ugari jasotzen ari da hedabidetan zein herritarren artean, baina ingelesek badute beste kezka bat ere: eta futbola, zer? 

Loading player...
Orria 56/ 98
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia