Asier ERRASTI|2020/05/18

Gaizka Izagirre Gaztezulo proiektu komunikatiboko zuzendaria izan da gurekin urteurren berezi honen harira. Azaldu digu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena festa erraldoi bat zutela prestatua, baina Covid-19aren ondorioz ospakizuna hurrengo urtera atzeratu behar izan dutela.

Loading player...
Asier ERRASTI|2020/05/18

PuntuEUS Fundazioak eta Guebs enpresa euskaldunak elkarlanean sortu dute ni.eus, pribatutasuna errespetatzen duen euskarazko .EUS e-mail zerbitzua. Eskari zabal bati erantzunez, pertsonen arteko harreman digitaletan .EUS domeinua erabiltzea posible egiten du.

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2020/05/17

Munduko lehen emakumea izan zen Edurne Pasaban tolosarra zortzi milako denak igotzen. Gaurko egunez, orain dela 10 urte, lortu zuen. Bere ibilbideari erreparatu diogu audio-erreportaje honetan. 

Loading player...
Oihana Azkue|2020/05/16

42 urterekin sukaldari batek amestu ditzakeen sari eta errekonozimendu handienen eztia dastatu du Eneko Atxak. Baina ez da loriaren aparretan bizi zale. Izarren argiak itsutzetik urrun, egunero biluzten dira sukaldari bizkaitarra eta bere lantaldea, hutsetik abiatuta egunero dutenik eta onena emateko intentzioarekin.

Ion GARATE | Ion T. BARRENA|2020/05/16

Astebete behar zuten normalean Everesteko berri jasotzeko, baina gailurraren berri zekarren despatxoa lau orduan iritsi zen Euskal Herrira. Gogoan ditu erredakzioko urduritasunak eta «zerbait oso berezia» idazten ari zenaren sentipena Antxon Iturrizak, 'Egin'-en 1980ko gailur historikoaren berri eman zuen kazetariak, «denon gola izan zen hura»

Loading player...
Ane URKIRI | Ion GARATE|2020/05/15

Berrogei urte bete dira euskal espedizio batek lehen aldiz Everesteko gailurra zapaldu zuenetik. Espedizio hartako hiru mendizale, Martin Zabaleta, Felipe Uriarte eta Kike de Pablo, NAIZ Irratian izan dira orduko uneak gogoratzen. Hirurek baloratu dute bidaia eta erronka hartan zegoen laguntasuna eta «giro ona».

Loading player...
Ion GARATE|2020/05/15

40 urte dira lehen euskaldunak Everesteko gailurra egin zutela. Martin Zabaletak jarri zuen ikurrina munduko sabaian, baina hori ezinezkoa izango litzateke espedizioko beste kideengatik ez balitz. Talde lana izan zen gailurra egitea. 1980ko espedizio hartan parte hartutako lau kide ez daude egun gurekin, horietako bi dira Xabier Erro eta Emilio Hernando. Beraien senideak gonbidatu ditugu Naiz Irratira 1980ko maiatzaren 14 hartan lortutakoa gogoratzeko.

Loading player...
Amaia ZURUTUZA|2020/05/15

Aste honek ekarri digun berrikuntzetako bat terrazen irekiera izan da. Hori bai, ohiko edukieraren erdiarekin. Horrek ezinezko bihurtu du askorentzat ateak zabaltzea. Asko dira, halaber, terrazarik ez duten tabernak. Sektoreari begiratu diogu Donostiako Intxaurrondo auzoko Leku Eder tabernako Imanolekin, Gasteiz Garraxi tabernako Asierrekin eta Baztan-Bidasoako Beintzako herri ostatuko Mikelekin.

Loading player...
naiz irratia|2020/05/15

Lakuako jarduneko Gobernuak uztailean egin asmo ditu hauteskundeak, birusaren bigarren oldea udazkenean etor litekeela iritzita. Urriaren 25ean amaituko da legealdia beranduenez, eta Urkulluk iritziak entzun ondotik erabakia hartuko duela ziurtatu du. Aldiz oposizioko alderdiek uste dute aurrez erabakia hartua duela lehendakariak. Hala azaldu du Maddalen Iriarte EH Bilduren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako lehendakarigaiak Naiz Irratian.

Loading player...
Sara AMATRIAIN|2020/05/14

Zizurkilgo Gaztezulok mundu digitalera egin du salto eta etxean egiteko jarduera desberdinak proposatzen ditu egunero. Haur, nerabe eta familien parte hartzea sustatu nahi dute horrela. Bertako hezitzaile Ane Artutxak kontatu digu zeintzuk diren egoera berriko erronkak eta aurrera eramaten dituzten ekintzak.

Loading player...
Orria 28/ 81
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia