Naiz Irratia|2019/11/07

Apustu eta joko etxeen kontra mobilizazio ugari ari dira deitzen Iruñerrian azken asteotan. 'Apustu Etxerik Ez Sanduzelain' plataformako kidea den Montxo Barea elkarrizketatu dugu, langileen auzoetan kezka asko hedatu dela azaldu du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/07

Duela bi egun jakinarazi eta gaur 'Ondare Nazionalaren' egoitzan izan dira Erorien Haranetik euren senideen gorpuzkinak ateratzeko prozedurak martxan jarri dituzten zazpi familia. «Egoera teknikoaren berri emateko batzarra izan da», Ekhiñe Atorrasagastik esan digunez. Sentsazioa dute «prozedura labirintiko» batean sartu nahi dituztela eta «erabaki politiko orokor bat» behar dela aldarrikatu du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/07

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Ekimeneko irakaskuntzan greba hasi dute gaur. Hilabeteko greba deitu dute ELA, LAB, CCOO eta STEILASek. Atzo bilera egin zuten sindikatu eta patronalek. Aurrerapausuak izan dira baina ez greba bertan behera uzteko haina, sindikatuek zehaztu dutenez. Asier San Migel LABeko ordezkariaren esanetan, «aurrerapusuak izan dira baina zuhurrak izan behar gara negoziazioak aurrera jarraitzeko».

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/07

Laura Perez buru duen Nafarroa Orain korronte politikoa Podemosetik bereizi zen aurreko legealdian eta igandeko hauteskundeen atarian EH Bilduren hautagaiari bozka emateko deia egin du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/06

'Gipuzkoako Senideak' elkarteak, egoitzetako eta eguneko zentroetako langileen grebari soluzioa jartzeko eskatu dio Aldundiari. «Azken batean, gure senitartekoek behar dituzten arreta eta tratu duina aldarrikatzen dugu eta grebarekin egoera okertu egin da», esan digu Nekane Sainzek. Senideen egoera hobetze aldera, prest dago elkartea edozertan laguntzeko.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/06

Urriaren 20an egin zen Nafarroa Oinez jaia Tuteran eta esperotakoa baino jende gutxiago gerturatu zen, eguraldi kaxkarragatik. Maru Eriz, Argia ikastolako lehendakariak azaldu digu horren ondoren egindako elkartasunerako deiak erantzun ederra izan duela, nahiz eta ez dituzten helburu ekonomikoak lortu. 

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/06

ATTAC taldeak eta UPNAk elkarlanean antolatuta krisi klimatikoari buruzko jardunaldiak abian dira Iruñean. Josu Osta ATTACeko kidearen esanetan «ez da nahikoa aldaketa txikiak egitearekin, arazoa kapitalismoa da,  planetak, guk ez dugu etorkizunik kapitalismo honekin, hori da mahai gainean jarri behar dugun gaia».

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/05

Baionako hilketa matxista 'feminizidio' bezala kalifikatu du lehen aldiz Frantziako Irrati Kate Publikoak. Terminoek, hitzek, pisu asko dute; batik bat, kontuan hartuta orain arte 'etxe barruko arazo edo liskar' bezala tratatu izan dituztela Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatuan. Idoia Eraso lankideak honi buruz eta herritarrengan dagoen pertzepzioaz hitz egin du.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/05

Milioi bat litrotik gora artisau garagardo ekoiztu dira 2018an Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Euskal Garagardo Elkarteak bultzatu duen ikerketak datu argigarriak utzi ditu. Javier Ortega elkarteko presidentea izan dugu NAIZ Irratian.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/11/05

Homeless Film Festival-en laugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Azaroaren 13 eta 14an izango da Bilbon eta azaroaren 15ean Donostian. Gizarte bazterketa pairatzen duten pertsonen alde lan egiten duen Bizitegi elkarteak antolatzen duen ekimenaz xehetasunak eman dizkigu Esti Cisnerosek.

Loading player...
Orria 5/ 14
FM Bilbo 92.2 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Donostia 93.8 · Leitza 95.1 · Gasteiz 91.5 · Bortziriak 103.1 · Gernika 96.7
@NAIZIrratia