Oihana Azkue|2020/08/01

Beroa izan da aste honetan ahoz-aho ibili dugun gaietariko bat. Iker Ibarluzeak, bero boladak zer diren argitu digu, zein baldintza bete behar diren bero-bolada batean gaudela baieztatzeko.

Loading player...
NAIZ IRRATIA|2020/07/31

Egun garrantzitsua da San Inaziorena Azpeitian, festak bertan behera utzi dituzte eta «gauzak ondo doazela dirudi», Nagore Alkorta alkateak NAIZ Irratian adierazi duenez. Koronabirusak sortutako egoerari udaletatik eman zaien erantzuna azpimarratu du, gainerako instituzioak «berandu» ibili direla ere badio. Udazkenera begira «kezkatuta» dagoela dio alkateak. 

Loading player...
Ion T. BARRENA|2020/07/31

Ekainaren 5ean, zuzeneko musika lehen aldiz jendaurrean ikusi ahal izan genuen. NAIZ Kontzertuen baitan eta Gatiburi esker izan zen hori. Gaur itxiko da lehen denboraldi hau Skabidean taldearen emanaldiarekin. Bi hilabete hauetako esperientzia jaso dugu irrati bidaia berezi honetan.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/30

Europar Batasunetik funtsak iristea «ez da txarra» Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuarentzat, baina «letra txikia» irakurri beharra dagoela ere nabarmendu du. Espainiako Kongresuko ikasturtea itxi du honen inguruko eztabaidak. 

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/30

Pandemia egoera honek galdera asko utzi ditu airean. Eta galdera horiek ugaritu egiten dira ikasturte berrian pentsatzen hasten garenean. Bizi dugun abagunea ikusita, Ikastolen Elkarteko lehendakaria den Koldo Tellituk uste du ezin dela «normaltasunaz» hitz egin, eta baliabideak beharrezkoak izango direla erronka mardul honi aurre egiteko.

Loading player...
Maite BIDARTE|GARA

‘Dena irailerako’ saioak osatuko ditu NAIZ Irratiaren goizak (10etatik 12etara) abuztuan. Tessa Andonegi aktorearen eskutik dator magazina eta NAIZek Donostiako Zurriola pasealekuan duen gunetik egingo da zuzenean. ‘Kajerak’ irrati nobela ere badakar tarte berriak.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/29

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak esan berri du Mendigorrian ez duela datorren ikasturtean D eredurik ezarriko. Horren aurrean, Nafarroako errekurtsoa aurkeztu dute gurasoek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, bide judizialari bide emanez. Bertako zuzendaria den Agurne Gaubekarekin hitz egin dugu auziaz Naiz Irratian.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/29

Espainiako Kongresuan Berreraikuntza Batzordearen inguruko eztabaida «ez da egokiena izan», Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuaren ustez. Pedro Sanchezen gobernuak hartutako erabakien atzean «eskuinen arteko batasuna haustea» helburu zuen estrategia dagoela uste du, «ultraeskuina jokoz kanpo uzteko». Mamiari dagokionez, akordio horiek ez dute zertan gobernuaren politika marraztu, bere hitzetan, «maiz paper hutsean geratzen dira batzordeetako akordioak». 

Loading player...
Ion Garate / Hegoi Belategi|2020/07/28

Astearte honetan betetzen dira 20 urte Felix Iñurrategi, Aretxabaletako alpinista, Gasherbrunn II mendian hil zenetik. Felixen galerak euskal mendizaletasunean suposatu zuena oroitu dugu Informazioaren Harian; baina, batez ere, Felixek Alberto anaiarekin batera mendian lortutakoa ospatu dugu, euren lana eredugarri izaten jarraitzen duelako.

Loading player...
Naiz Irratia|2020/07/28

Pasa den astean Auzitegi Gorenak Itsaso herriaren bereizketaren erabakia bertan behera utzi zuen. Herri gisa eratzeko legediak ezartzen duen 5.000 biztanleko kopurura ez dela iristen argudiatu du auzitegiak. Ezkio-Itsaso ofizialki berriz ere batu beharko diren arren, Gorka Sasieta Itsasoko alkateak argi du ez direla lehengora itzuliko.  

Loading player...
Orria 2/ 142
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia