Naiz Irratia|2019/10/23

Hamazortzi bilera egin dituzte jokalarien sindikatuek Kluben ordezkariekin, baina ez dute aurrera urratsik lortu. Realeko eta Athleticeko jokalariei ere eragingo die greba deialdiak. Amaia Lasagabasterrekin aztertu ditugu lan gatazka honen xehetasunak.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/23

Gutxieneko soldata eskatzeko, pentsio minimoak, genero arrakala amaitzeko... bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko greba deitu du urtarrilerako Eskubide Sozialen Gutunak. LAB sindikatua eragile horren parte da eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak azaldu dizkigu greba egitearen arrazoiak.

Loading player...
Naiz Irratia |2019/10/23

Loading player...
|2019/10/23

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du urtarrilerako pentsio, enplegu eta eskubide sozialen alde. Ana Mezo pentsiodunen mugimenduko kidearen hitzetan «momentua da mobilizazioetan salto kualitatibo bat emateko».

Loading player...
Naiz Irratia |2019/10/23

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/23

Eneko Alkorta Larburuk gidatuta ostegunetan, gaueko 22.00tan, reggae musikak beteko ditu Naiz Irratiko uhinak. Saioko protagonista 60. hamarkadan Jamaikan sortu zen reggae musika izango da baina gaurkotasuna baztertu gabe.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/22

Duela ia urtebete zabaldu zuten Baionan migranteak aterpetzeko Pausa zentrua. Herritarren militantzia eta erakundeen konplizitatea dira proiektuaren zimendu nagusiak. Idoia Eraso lankideak erreportajea egin du eta nabarmendu, 9 mila lagun artatu dituztela bertan.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/22

Euskal presoen eskubide urraketekin behingoz amaitzeko eskatuko du Bilboko kaleetan Sare plataformak. «Presoen egoeraren larrialdiak eskatzen du urrats handiagoak eman eta espetxe politikarekin amaitzea», esan du gurean Sareko 'Orain Presoak' dinamikako Arantxa Aldezabalek.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/22

Ziurrenik, protagonista honen izena ezagutuko duzue; edo, bederen, ezaguna egingo zaizue: Indalezio Sarasketa, Eibarko Txikito. XIX.mendeko pilotari ospetsua, gaur egungo pilotari modernoaren aitzindaria, baina zergatik hain ezezaguna? Amaia Ereñagaren, 'Ertzetakoak', erantzunak.

Loading player...
Naiz Irratia|2019/10/21

Eragin, Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak jardunaldi arrakastatsua egin zuen larunbatean “No es lo que hay”, “Ez da dagoena” lelopean. Mikel Ruizek azaldu digu «gazteak asimilaziotik antolakuntzara» pasatzea dela Eraginen helburua. Azaroaren 29an Bilbon manifestazio bat deituko dutela aurreratu digu.

Loading player...
Orria 149/ 163
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia