Andonegi, Tessa|2020/08/10

Ainara Garcia Goitiandia gonbidatu gaur gureran, @Bedarlari bere erabiltzailea tuiterren, ziur haren txioak irakurri dituzuela inoiz. 'Cómeme la flor' liburuaren bigarren edizioa plazaratzear, liburua aitzakiatzat hartuta gustora solastu dugu feminismoaz, matxismoaz eta emakumeon sororitate sareen indarraz.

Loading player...
Andonegi, Tessa|2020/08/10

1916an geratu ginen aurrekoan Katalin Elizegirekin. Urte oparoak izan ziren horiek, «euskal antzertia» rentzat, bai, «antzertia», hala deitzen zioten antzerki munduari. Olatz Beobiderekin denboran atzera egin dugu eta, besteak beste,  «Antzerti» aldizkari espezializatuaren berri eman digu, baita garai hartako antzerki lehiaketak nola egiten ziren kontatu.  Ander Artzelus ere gogoratu dugu, berak bultzatu zuen euskarazko lehendabiziko irratsaioa, 1932an izan zen hura. Haren alaba Amale Arzelus izan zen irratian, euskaraz, hitz egin zuen lehen emakumea.

Loading player...
Andonegi, Tessa|2020/08/10

Traol-hitzak triste samar datozkigu azkenaldian. Baina, umorez hartzen saiatu gara, noski!

Loading player...
Tessa Andonegi|2020/08/06

Kaleko artista da 'Balu'. Kalean egindako esku-hartze artistikoak sortzen duen adrenalina maite du Baluk. Ormaiztegin sortua, Beasaingo paretetan hasi, eta gaur egun, nazioarteko hiri askotan ikus daitezke bere lanak. Disziplina anitzeko artista da gipuzkoarra, baina, stencila da bere espezialitatea. Baditu lan ezagun ugari, horien artean, New Yorkeko kaleetan ezagun egin zen 'Post no Bills' irudia.

Loading player...
Andonegi, Tessa|2020/08/06

Nerea Baldak emango dizkigu astero literatura gomendioak. Letra artean eta letrei esker bidaiatu dugu gaur. Hiru bidaia proposatu dizkigu gaur, horietako hiru, idazle euskaldunak. Katixa Agirreren 'Atertu arte itxaron', Juango Olasagarraren 'Ezinezko maletak' eta Amets Arzallusen 'Miñan'.

Loading player...
Andonegi, Tessa|2020/08/06

Egia uda hau arraroa dela, egia da, bidaiatzeak erreparo pixkat ematen duela, eta egia da ere, pantaila baten aurrean bidaiatu daitekela. Hala erakutsi ditu Gaizka Izagirrek: Ipar-Dakotan EZ dagoen Fargora, Ingalaterrako hiri industrialetara, eta Big Southera eraman gaitu, gezur txiki handiak esanez.

Loading player...
Tessa Andonegi|2020/08/05

Telekomunikazioak garrantzia handia hartu du azken urteetan, badira enpresa handiak, izugarri handiak, multinazionalak. Baina beste aukera batzuk ere badaude, Izarkom da horren adibide. Gari eta Iker Garaialde sortzaileetako biren bisita jaso dugu, azaldu digute bateragarria dela mundu justuago bat helburu izanda, konpetitibo izatea telefonia eta internet alorretan.

Loading player...
Tessa Andonegi|2020/08/05

Urko Rodriguezek eta Kimok musikaren efemerideak ekarriko dizkigute astero, «FMerideak». Public Enemy, Eñaut Elorrieta...eta istorio ugari. Beste behin baieztatu dugu musika instrumentu politikoa ere badela.

Loading player...
Tessa Andonegi|2020/08/05

Nerea Arriolarekin  batera saiatu gara bizi dugun dramari begirada umoretsua jartzen. Asteazkenero etorriko da gurerera. Musukoak, komuneko papera, histeria kolektiboak, ordutegi zoroak, polizia eta pseudepolizia...lortuko al du Arriolak guzti honeki barre pixkat eginaraztea?

Loading player...
Tessa Andonegi|2020/08/04

Eider Iruretagoiena gonbidatu dugu, besteak beste, pandemiaren ondorio psikologikoetaz hitz egitera.

Loading player...
Orria 1/ 2
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia