Ostegun Gizen Bigarren Kafean
Tolosan eta Arrankudiagan gaurko eguna nola bizi duten ezagutzeko aukera izan dugu Bigarren Kafean. Bi herrietan dituzten ohiturak eta protagonisten hitzak bilduz osatu dugu gaurko saio berezia, Tolosako txupinazoaren festan barneratuta amaitu dugu.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Tolosako kaleetako giroan murgildu gara eta eguerdian bota duten txupinazoaren aurretik eta ostean zegoen festaren lekuko izan dira entzuleak. Txarangak izaten dira inauterietako protaginista nagusietako batzuk eta Tolosan une oro txaranga bakoitza non dabilen jakiteko sortu den aplikazioaren egileekin ere izan gara.
Gipuzkoatik Bizkaia aldera ere egin dugu eta Arrankudiagan Eguen Zuri eguna nola ospatzen duten kontatu digute bertako eskolako irakasleek, ikasleekin kopla kantari kalean zebiltzan bitartean.
Entzun inauterien inguruko Bigarren Kafea saio berezia.