«Zortea eduki dut lankideekin, bestela lanbide hau oso gogorra litzake»
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
«Nere amak etxean beti kantatu izan du, eta berak kontatzen zigun umea zela komediak egiten zituztela herrian» Amarekin dantzan eta kantuan ibiltzeak, artearekiko txispa piztu zion Ainhoa Aierberi. Horrela, Orfeoi Donostiarraren eskolan ikasi zuen, eta bertan hainbat proiektu musikaletan parte hartu, Easoko ederrak lanean esaterako, Hika antzerki taldeak ekoitzia. «Uste dut antzerkian hasi nintzela orfeoiaren bidez» aitortu digu.
Psikologia ikasten hasi zen, baina dena utzi eta arte eszenikoen aldeko apustua egin zuen, Madrilen. «Diziplina behar dela aktore izateko» ikasi zuen han, baina Goenkaletik dei bat jaso eta etxera itzuli zen. Leonor pertsonaiarekin ezagutu genuen etxe askotan; 18 urte eman zituen bertan baina ez da telebistan ikusteko izan dugun aukera bakarra: ‘Allí abajo’, ‘Detective Touré’, ‘Querer’, ‘Romi’, ‘Olimpia’, ‘Zeru horiek’…
Oholtzak ere primeran ezagutzen ditu, bertan musikal, dantza ikuskizun eta antzerkian parte hartu; azken aldian esku artean duen 'Kaka' da adibideetako bat. «Sorpresaz iritsi zitzaidan proposamen hau, belaunaldi eta lan egiteko modu desberdinekoak garelako, baina oso ederra izaten ari da» kontatu digu.
Luze eta zabal aritu gara Ainhoa Aierberekin Bigarren Kafean.