Elkartasuna hotzaren aurrean beroa emateko
.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Donostiako Harrera Sarea plataformak «kezka handia» adierazi du La Sirena aterpetxearen egoeraren aurrean. Baldintza oso urriak eta mugatuak dituztela salatu dute, ordutegi eskasak, berogailu falta eta plaza gutxi. Garazi Mostuchik, Donostiako Harrera Sareko kideak, udalari erantzun integral bat emateko eskatu dio.
Iruñean, berriz, hotz bolada betean udalak iragarri du 205era igoko dituela hirian etxegabetasuna artazeko plazak. 1.6 milioi bideratuko ditu horretara esku hartzen duten baliabideen kudeaketa lehiaketa argitara atera ondoren. Hain zuzen, aterpea eman diete 16 gazteri Iruñean, Katakraken, eta martxoaren 31ra arte aurreikusi dute mantentzea eskaintza. Samira Calvo Negu Gorriak ekimeneko kideak eman ditu azalpenak Naiz Irratian.