IRRATIA

Urteko 30 diskorik onenak urteko azkenengo bi saioetan

Urteko balantze garaia Orain Entzuten saioan. 

Orain Entzuten (Izkander Fernandez)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2025eko azken txanpan gaude. Bi saio baino ez zaizkigu gelditzen urtea amaitzeko eta, duela aste batzuk iragarri genuenez, saio oso bereziak izango dira. Badakizue urrian hasi ginenetik urte musikalaren argazkirik osatuena ematen saiatu garela. Horretarako urteko hilabete guztiak errepasatu ditugu disko esanguratsuenen bila. Gaur eta datorren larunbatean 2025ean plazaratutako 30 disko onenen zerrenda aurkeztuko dugu. Gaur 30. postutik 16.era doazen diskoetako kantak entzungo ditugu. Eta, beraz, datorren astean, gure 2025eko top 15a errepasatuko dugu.