IRRATIA

Lurra defendatzeko doinuak: Sustraien indarra

Gramofonoa 6x10

Lila Downs (Wikimedia Commons)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Hilabete honetan ingurumenari buruz ariko gara. "Lurra defendatzeko doinuak" izanen da abenduko gaia.

Musikak aunitzetan kantatu diolako pertsonok naturarekin daukagun harremanari. Nola aldatzen diren paisaiak, nola bizi dugun lurraren zaurgarritasuna, eta nola bihurtzen den aunitzetan herrien sustraia ere erresistentziaren oinarri.

Eta hilabeteko lehendabiziko atalean, Sustraien indarra izanen dugu ardatz: lurraren eta komunitatearen arteko lotura hori. Mundu osoko ahotsek naturaren zaurgarritasuna kantatu dutenean sortzen den indar hori.