«Egunak eta gauak ez dira existitzen Mendukilon»
Mendukilo Astiz Kobak Espainiako Koba Turistikoen Elkartearen (ACTE) Bikaintasunaren IV. Saria irabazi zuen duela aste bazuk. Amaia Govillaren ardurapeko kobazuloa «ingurumenarekiko errespetuaren eredugarria» da.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Bigarren Kafea
Aralar Mendilerroa lapiaz, ibar itsuz, kobaz eta leizez osatutako paisaia kaotikoa da. Bertan kokatzen da Mendukilo Kobazuloa, espeleologo askoren topagunea. Aurten, ospatzeko bi arrazoi izan dituzte: 20. urteurrena batetik, eta Bikaintasunaren IV. Saria bestetik. «Herri txiki batean dago eta, beraz, diru gutxirekin egin diren lanak miresgarriak dira» esan digu Amaia Govillar arduradunak.
Mendiko Ikuilua esan nahi du Mendukilo izenak. «Duela 3.000 urte artzaiak ibiltzen ziren, eta orain ere baditugu» nabarmendu nahi izan du Govillarrek. Ireki zenetik, kobak 400.000 bisitari baino gehiago hartu ditu, eta jasangarritasun eta hezkuntzan erreferente bilakatu da. «Balorean jarri, ulertu eta denon artean zaintzea» da helburua.
Gainera, katalogatu gabeko troglobio bat aurkitu zuen orain dela bost urte Amaiak eta zomorroak bere izena daukala: Trichoniscoides govillari.
Bigarren Kafean izan da Amaia Govillar.