Binakako Txapelketa: Ezusteko asko ala gu oker-okerrean?
Aurreikuspenak egin bai, baina ez ditugu esperotako puntuak bildu Katedran eskuz binakakoaren bigarren jardunaldian. Txapelketa luzea dugu, behintzat, eta segi behar asteburu luze honetakoari begira.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
NAIZ irratia
Bidea egiten doa Binakako Txapelketa, nahiz eta oraindik hasi besterik ez den egin. Komeni, ordea, ahalik eta azkarren puntuak pilatzen joatea, bai pilotarientzat, baita Katedra egiten dugunontzat ere. Pasa den asteburuan, antza, ez ginen oso fin aritu aurreikuspenekin, baina bihar bertan abiatuko zaigu hirugarren jardunaldia, eta prest gara arriskuak hartu eta sailkapenean gora egiteko. Egin duzu zurea?