Supermerkatutik etxera: elikagaiak nola garbitu eta gorde modu egokian
Erosketa eginda, bagoaz sukaldera. Ba al dakizu elikagaiak hozkailuan nola kokatu? Eta aurretik hauek nola garbitu? Ainhoa Aierdi "Sasoituz" zentroko kirol nutrizionistarekin aritu gara, gure osasunaren izenean, guztia aztertzen.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gaurko saioan, behin erosketa kontutan hartu beharreko irizpideak jarraituz eginda, etxerako bidea hartu eta sukaldean kokatu gara. Elikagaien garbiketa, manipulazioa eta hozkailuaren antolaketa izan dira ardatz nagusiak. Zein produktuk behar duten garbiketa, zeintzuk ez; nola saihestu kutsadura gurutzatuak; nola kokatu elikagaiak hozkailuan segurtasun-irizpideen arabera... Oinarrizkoak diruditen baina maiz ahazten diren pausoak, gure osasunerako funtsezkoak direnak, Ainhoa Aierdi "Sasoituz" zentroko kirol nutrizionistaren hitzetan.