IRRATIA

Adimen artifizialaren arrisku naturalei buruzko mahai-ingurua

Adimen artifizialaren iritsierak kazetaritzan eta, oro har, gizartean sortu dituen galdera berrien inguruko hausnarketa saioa eskainiko dute NAIZek eta NAIZ Irratiak.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Adimen artifizialaren iritsierak tresna berriak jarri ditu norbanakoen eta profesionalen eskutan. Kazetaritzaren alorrean desinformazioa areagotzeko arriskua ageri da eta sektore zaurgarrienei eragiten die zuzenean, gainera.

Teknologia berri honek dakartzan aukerak eta arriskuak lantzeko mahai-ingurua antolatu dute NAIZek eta NAIZ Irratiak, honako parte hartzaileekin: Usue Mori, Ingenieritza informatikoan doktorea eta Adimen Artifizialean aditua; Simon Peña, Informazio Zientzietan doktorea eta Gureiker EHUko ikerketa taldeko kidea; Beñat Erezuma, irakaslea eta zientzia eta teknologian aditua eta Ane Urkiri, NAIZeko zuzendaria.