IRRATIA

«Nobela beltza da, baina ez da polizia edo ikerlaririk agertzen»

'Kontua eta zikina' eleberri grafikoa idatzi dute Eneko eta Ibai Iztueta Azurmendi anaiek. Aritz Vieites izan dute bidelagun marrazkiak egiteko, eta gaur Bigarren Kafean aritu du marrazkilaria. 

 

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


1929 urtea, baserri giroa eta heriotza. 1960ko hamarkada, Donostia.  'Kontua eta zikina' eleberri grafikoa euskal pop noir moduan sailkatu dute sortzaileek. Iztueta Azurmendi anaiek idatzi, eta Aritz Vieitesek marraztutako lan luze honetan salto egingo dugu denboran zehar. «Ia 5 urteko proiektua izan da, elkarrekiko zintzotasunarekin aritu gara eta lortu dugu bilera emankorrak egitea» kontatu digu marrazkilariak.

Konfesioak, ohiturak, baserriko bizitza, familia eta familien arteko harremanak... «euskal ahozkotasunari oso lotutako eleberria da» kontatu digu Vieitesek. «8-10 ordu egunean eskaini dizkiot azkeneko bi urtetan, baina gustura aritu naiz» aitortu digu.