IRRATIA

Bortxaketa politikoak Errenterian

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


1979ko azaroaren 14tik 1980ko maiatzaren 7ra artean motibazio politikoko bederatzi bortxaketa, bi hilketa eta hainbat eraso saio izan ziren Errenteria aldean (Gipuzkoa). Guztiek izan zuten jarduteko modu bera, garai eta espazio bertsuan. Gertaera haiek ez ahaztea, aitortzea, eta kasu horien erantzukizuna dutenei erantzukizuna horiek eskatzea galdegin dute. Gertaera haien bilduma egin du Argituz-ek, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak sustatuta.