Gizentasuna eta osasuna: elkarrekin bizi al daitezke?
Ez da gai samurra gaurkoa, Iñaki Arratibel kirol medikuarekin landu duguna: jarduera fisikoa eta gizentasuna. Galdera asko datoz burura: askok lotzen dute gizen egotea osasun txarrarekin, baina hala al da? Gizentasuna gaixotasun kroniko bat da; zenbateraino justifikatu daiteke?
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Gaurko tertulian gizentasunaren eta jarduera fisikoaren arteko harremana aztertu dugu. Askotan pentsatzen da gizen egotea osasun txarrarekin lotuta dagoela, baina ez da beti horrela. Honekin ez dugu esan nahi gizen egotea ona denik, ezta gutxiago ere. Faktore asko hartu behar ditugu kontuan norbanakoaren baitan dabiltzanak, nagusiki bizi ohiturak. Zein da benetan kirolaren eta elikaduraren papera gorputzaren konposizioan eta osasunean?
Iñaki Arratibel kirol medikuak argitu digu zer esan nahi duen “osasun fisiko onean egotea”, eta zergatik den hain garrantzitsua mugimendua, baita pisua perfektua ez bada ere. Hitz egin dugu baita estigmez, ohiturez eta ariketa fisikoaren onurez, pisua bera baino askoz harago doazenak.