IRRATIA

«Eutanasiak aukera bat izan behar du, baina oraindik ezagutza falta da»

Urriaren 27an Eusko Legebiltzarrean agerraldi bat egin zuen Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Aldeko Elkarteko kideek. Aldarrikapen ezberdinak eraman zituzten eta elkarteak egiten duen lanaz aritu gara Iñaki Alegriarekin Bigarren Kafean.

Urriaren 27an Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldia (Parlamento Vasco-Eusko Legebiltzarra)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Duintasunez Hiltzeko Eskubidearen Aldeko Elkarteak eskubideen defentsa du helburu nagusitzat. Gaiaren inguruan dauden iritzi eta egitura ezberdinek ere baldintzatzen eta murritzen dituzte gaixoen eskubideak. «Heriotza prozesuan erlijioa dela edo medikuen gurasokeria dela eta, gaixoari autonomia ukatu zaio».

Legebiltzarreko agerraldia «elkartearen aldarrikapenak politikariei zuzenean helarazteko foro egokitzat» jo du Alegriak. Egindako aldarrikapenen artean, osasun langileentzako formakuntza aurkitzen da, blokeo egoerak gainditzeko beharrezko eta lagungarri izan daitekeelako.

Beste aldarrikapenetako bat heriotz duinaren behatokiaren sorrera da. Eutanasiaren legearen berrikuspena izango luke egitekoetako bat behatoki horrek. 

Entzun Iñaki Alegriarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.