IRRATIA

Migrazioak eta diasporak: Erbesteratuen kantak

Gramofonoa 6x5

Mercedes Sosa (Wikipedia)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Migrazioak eta diasporak izanen dugu hizpide hilabete honetan. Musikak aunitzetan lagundu izan du mugitzeko uneetan: etxea uztean, bidea hartzean, edo urrunetik oroitzeko orduan. Eta gaurko saioan, arreta, erbesteratuen kantuetan jarriko dugu. Abesti hauek ez direlako soilik nostalgia edo tristura adierazteko modua; aunitzetan, itxaropenaren eta identitatearen tresna ere izan direlako.

Beraz, gaur adituko ditugun doinuetan barrena, ikusiko dugu nola bihurtzen diren kantuak bidailagun.